BiscayTIK Fundazioa - Bizkaiko 30etik gora gaztek ideia berritzaileak aurkeztu dizkiote BiscayTIK Fundazioari, eta, hala, ekarpena egin diote Fundazioaren helburuari: Bizkaiko toki administrazioen kudeaketa digitalaren hobekuntza hauspotu dute

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

2008an sortu zuen BiscayTIK Fundazioa Bizkaiko Foru Aldundiak. Helburua: fundazioak lurraldeko udaleei lagundu behar zien berrikuntza teknologikoak txertatzen. Fundazioak, beraz, 10 urte bete ditu, eta urteurrena ospatze aldera, hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen hilabeteetan; izan ere, orain arte egindako lana erakutsi nahi du hainbat eragile eta kolektiboren aurrean.

Besteak beste, urrian eta azaroan, lehiaketa bat antolatu da: BIZKAIKO ADMINISTRAZIO DIGITALA HOBETZEKO GAZTEENTZAKO IDEIEN LEHIAKETA. Gaur jakin dugu zer ideiek irabazi dituzten egitasmo estimulagarri honi dagozkion sariak. Lehiaketa honen bitartez, Bizkaiko toki administrazioetako eraldaketa digitala hauspotu nahi zen, horretarako proposamen berriak aitortuz eta bultzatuz.

Aurrez, bi erronka zehaztu ziren, eta erronka horiei erantzun behar zieten gazteen ideiek. 1. erronka: Bizkaiko udalek eskain ditzaketen zerbitzu digital berriak proposatzea. 2. erronka: ekintza berriak proposatzea, herritarrak zerbitzu publiko digitaletara hurbiltzeko helburuarekin, eta, batez ere, teknologia berriak sarri erabiltzen ez dituzten herritarrak erakartzeko helburuarekin.

Lehiaketara aurkeztu diren ideiak bi bidetatik neurtu dira, eta bide bakoitzak balorazio osoaren % 50 osatu du, hots, bi balorazioak batuz ebatzi da ideien behin betiko balorazioa. Batetik, parte-hartzaileek eurek baloratu dituzte besteen ideiak; horren ostean, epaimahai batek eman du bere iritzia (epaimahai hori bi erakundetako teknikariek osatu dute: BiscayTIK Fundazioa eta Bizkaiko Behatokia).

Irabazleak

Ideia honek irabazi du 1. erronka: Red de Solidaridad. Ideiaren burua: Sergio Morales Vicario.

Ikusi bideoa

Bestalde, ideia honek irabazi du 2. erronka: 5 Tips . Ideiaren burua: Marta Lekue Uriarte eta Asier Horas Fano.

Ikusi bideoa

Sari-banaketa

Erronka bakoitzean puntu gehien eskuratu dituen ideiak diru-sari bat jasoko du: 1.000 € (mila euro). BiscayTIK Fundazioaren X. urteurrena ospatzeko itxiera-ekitaldian banatuko dira sariak, 2018ko azaroaren 29an, Bilboko Euskalduna Jauregian.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA