BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK Fundazioak bere ateak ireki ditu herritarren aurrean, bere proiektua eta instalazioak ezagut ditzaten

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

BiscayTIK Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak 2008an lurraldeko udalei garapen teknologikoan laguntzeko sortuak, hamarkada bat bete du; hori ospatzeko, hainbat aktibitate jasotzen duen egutegi bat garatzen ari da urtean zehar, egindako lana hainbat eragile eta talderi hurbiltzeko.

Antolatu diren aktibitateen artean, azaroaren 15ean “BAKE EDER JAUREGIAN ATEAK ZABALTZEKO JARDUNALDIA” dago, Bizkaiko herritarrei nahiz eraikinak izan duen berritze-prozesua ezagutzeko interesa duten adituei zuzendua.

Ateak zabaltzeko Jardunaldia Ibone Bengoetxea Toki Erakunde eta Erakundeekiko Harremanetarako Diputatuak egindako interbentzioarekin hasi da, eta bertan Imanol Landa Getxoko Alkatea ere egon da, bertaratu direnei ondo etorria emateko hitzaldi labur baten bidez. Biek azaldu dute Bake Eder Jakintza zentroa 2011n ireki zela, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Getxoko Udalaren lankidetzari esker.

Behin adierazpenak eginda, BiscayTIK Fundazioako zuzendari Nagusia Alaitz Etxeandiak aurreikusita zeuden hitzaldiak aurkezteari ekin zion.

Lehenengo hitzaldia Getxoko Udal Arkitekto Urko Baltziskuetak, egin zuen. Bertan azaldu zuen alderdi horretako paisaian izan den eboluzioa, eta Bake Eder Eraikinari buruzko hainbat datu historiko. Ondoren, Azpieguturak saileko, Sara Ocejak labur adierazi zuen zer prozesu jarri zen abian lan horien lizitazioa nahiz esleipena egiteko, eta nola G&C Arquitectura y Urbanismo enpresak irabazi zuen lehiaketa horretan.

Hitzaldiak amaitu eta gero, G&C Arquitectura y Urbanismo enpresako Marta Gonzalezek eta Jesús Mª Barandak Bake Eder eraikinean egindako birmoldaketari buruzko alderdi arkitektonikoak azaldu zituzten, eta erabilitako teknika nagusiak ere aipatu zituzten. Horrez gain, Bake Eder eraikinaren eta datxekion eraikin modernistaren osotasunaz mintzatu ziren, eta lursailean integrazio hori lortzeko egindako paisaia-lanak ere aipatu zituzten.

Amaitzeko, bisita gidatua antolatu zen instalazioetan zehar, eta horrela bertaratutakoek aurrez aurre ikusi ahal izan zuten mintzaldietan azaldutako guztia.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA