BiscayTIK Fundazioa - Gizartearentzako tailerra: "Haur eta nerabe konektatuak hezten. Teknologia berrien erabilera seguru eta arduratsurako jarraibideak"

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

“Educando a niñas, niños y adolescentes conectados. Pautas para un uso seguro y responsable de las nuevas tecnologías” (“Haur eta nerabe konektatuak hezten. Teknologia berrien erabilera seguru eta arduratsurako jarraibideak “) tailerra, urriaren 4an egina Euskalduna Jauregian, aita-amei, nerabeekin zein haurrekin lan egiten duten profesionalei eta, unibertsitatekoak zein beste edozein esparrutakoak izanik, gaian interesa duten edozein motatako pertsonei zuzenduta zegoen batik bat. Tailerraren helburuak izan ziren inguru digital berriari lotutako arrisku eta aukera nagusiei buruz gogoeta egitea, eta jarraibide eta aholku praktikoak helaraztea teknologia berrien erabilera on eta arduratsua sustatzeko.

Alaitz Etxeandia BiscayTIK Fundazioko zuzendari nagusiak egindako aurkezpenaren ondoren, gaian aditu diren bi lagunek hartu zuten hitza, Maialen Garmendia EHUko irakasle eta ikerlari eta EU Kids Online europar ikerketa sarearen zuzendariak; eta Jorge Flores Pantallas Amigasen sortzaile eta zuzendari, gaiari buruzko argitalpen askoren egile eta, maila nazionalean zein nazioartekoan, adingabeei eta Interneti buruzko prestatzaile eta hizlariak.

Lehen hitzaldiak, Maialen Garmendiarenak, gazteek inguru digitalean dituzten aukerak eta arriskuak aztertu zituen. Entzule guztiei azaldu zien gazteek teknologiaren munduan egiten duten sarreraren eta kontsumoaren gaur egungo egoeraren errealitatea, hartzen dituzten arriskuak identifikatu zituen, eta saiatu zen hezitzaileek eta familiak dituzten erronka eta aukera nagusiak xehatzen.

Ondoren Jorge Floresek hartu zuen hitza, nerabe konektatuekiko harremanak kudeatzeko jarraibideei eta baliabideei buruz aritzeko. Bere hitzaldian, arriskuen prebentziotik parte-hartze aktibora jo zuen, teknologia berrien erabilera kontzientea bultzatuz, pribatutasunarekin eta ziber-segurtasunarekin lotutako prebentzioko gakoak emanez, azalduz gurasoek ezarritako kontrola nola kudeatu ere, eta bideo-jokoak aukera gisa nola interpretatu. Amaitzeko, benetako arazoak agertzen direnean jokatu behar den moduari buruzko gakoak eman zituen.

Entzuleek galderak egiteko aukera izan zuten hitzaldiak amaitu eta gero, azken eztabaidarako txandan.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA