BiscayTIK Fundazioa - Ate irekien jardunaldirako data berria

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

2018an BiscayTIKen X. urteurrena ospatuko dugu. Hori dela eta, publiko desberdinari zuzendutako hainbat ekitaldi antolatu dira. Horietako bat ate irekien jardunaldia da; horrela, eraikina herritarrei erakutsi ahal izango diegu eta bertan egiten diren jarduneren berri eman. Data berria azaroaren 15a izango da.

Bake Eder Ezagutza Zentroa 2011n inauguratu zen Getxon, Jauregia dagoen orubean lanak egindakoan. Horren ondorioz, estilo guztiz kontrajarria duten bi eraikin  batu egin ziren.

Alde batetik, Bake Eder Jauregia dago, jatorrizko eraikinaren egiturei eta estilo klasikoari eutsiz berriztatu zutena. Gaur egun, BizcayTik Fundazioak bertan ditu lanerako esparruak. Horrez gain, formakuntzarako esparruak eta aloka daitezkeen beste batzuk ere baditu. Bestetik, BiscayTIK eraikina dago, kristalezkoa, modernoa eta minimalista dena, eta beraz, Bake Eder Jauregiak duen estilo klasikoari kontrajartzen zaiona. Bertan Ezagutza Zentroaren Auditoriuma dago, baita esparru digitalean diharduten enpresen egoitza ere.

2018ko azaroaren 15ean, 18:00etan

Agenda:

18:00 - 18:10 Aurkezpena eta ongi etorria

  • Ibone Bengoetxea, Administrazio Publikoko eta Erakundeekiko Harremanetarako Foru diputatua eta BiscayTIK enpresako Presidentea
  • Imanol Landa, Getxoko Alkatea

18:10 - 18:30 Eraikinaren ezaugarri historikoei buruzko aurkezpena

  • Urko Baltziskueta, Getxoko udal arkitektoa

18:30 - 18:50 Berriztapenari, ezaugarri arkitektonikoei eta erabilitako teknikei buruzko aurkezpena

  • Sara Oceja, Azpiegiturak
  • Marta Gonzalez eta Jesús Mª Baranda, G&C Arquitectura y Urbanismo

18:50 - 19:00 Galderak eta erantzunak

19:00 - 19:30 Bertako bisitaldia

 

Ate irekien jardunaldian parte hartu nahi izanez gero, eman izena honako helbide elektronikoan: biscaytik10urte@bizkaia.org

Bisitari kopuru mugatua dugu!

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA