BiscayTIK Fundazioa - World Café: “Administrazio digitalean aurrera egiteko erronkak eta irtenbideak”

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

2018ko ekainaren 21ean, ostegunarekin, World Café bat egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian, erakunde lokalei zein lurraldeetakoei, administrazio lokalari lotutako IKT enpresei eta herritarren ordezkariei edo parte-hartze sozialeko foroei, gizarte eragileei eta ezagutzako eragileei zuzenduta. Topaketa horren helburua Administrazio Elektroniko Lokalak zerbitzu teknologikoen antolatzaile moduan dituen erronka, desafio eta aukera nagusiei buruzko ikuspuntuen gaineko gogoeta eta trukea bultzatzea zen. Bestalde, erronkak aztertu eta gero, erronkei erantzuna emateko eta eraldaketa digitala bultzatzeko irtenbideen eta jardunbideen identifikazio bat bilatu zen.

Word Caféa 09:30ean hasi zen Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Foru Diputatuak egindako ongietorriarekin, eta ondoren Alaitz Etxeandia BiscayTIK Fundazioko Zuzendari Nagusiak hartu zuen hitza, helburuen berri emateko eta Word Caféaren dinamika nolakoa izango zen azaltzeko. Eztabaida txanda bat baino gehiago egon zen gai desberdinekin eta 80 lagun baino gehiagoren parte-hartzearekin, horien artean toki erakundeetakoak, enpresetakoak eta herritarrak zeudela.

Lehen gaia herritarren eta administrazio digital irisgarriago eta lagunkoiago bat lortzeko moduen arteko harremana izan zen. Ondorioak argiak izan ziren, eta gaur egun dauden zerbitzuen dibulgazioa handitzeko premia nabarmendu zen, herritarrek administrazioarekin digitalki elkar eragiteko dituzten azpiegiturak indartzekoa, eta administrazioan lan egiten duten pertsonen trebakuntza digitala hobetzekoa.

Bigarren eztabaidak inklusio digitala izan zuen ardatz, Administrazio Digitala pertsona guztientzat eta nola borrokatu arrakala digitalaren aurka udalerrietan izenburupean. Mahai-inguru horretan iritsitako ondorioek ere nabarmentzen dute maila guztietako prestakuntzaren garapenaren premia, bai eta dibulgazio handiagoarena ere. Zerbitzu mugikorren aldeko apustua egitearen balioa ere azpimarratu zen, ordenagailuak baino sinpleagoak eta irisgarriagoak baitira pertsona askorentzat, ahaztu gabe modu paraleloan zerbitzu eta kanal tradizionalei eutsi beharra, modernizazioaren bidean inor ez uzteko atzean. Azkenik, udalerrien mailako digitalizazio kasu arrakastatsuak erreferentzia gisa hartzearen garrantzia aipatu zen, Estonia eta Erresuma Batua adibidez, bai eta enpresen arlokoak ere, Amazon, Google eta Ebay adibidez.

Hirugarren mahaiak administrazio digitaleranzko aurrerapena zuen ardatz, gizarte zibilak eta enpresek duten zereginean zentratuta. Eztabaida horretako ondorioek enpresek, herri administrazioek eta herritarrek modu aktiboan parte hartzen duten lantalde dinamikoekin egindako sorkuntza-kidetzak zerbitzu digitalen aurrerapenerako duen balioa identifikatu zuten. Aldi berean, ondorioztatu zen ahaldundu eta bultzatu egin behar dela erakunde zibilek herritarrek zerbitzu digitalak erabiltzea agintzeko, dibulgatzeko eta bultzatzeko duten rola. Bestalde, zerbitzu digitaleko praktika onen eta berrikuntza disruptiboaren behatoki batek ikuspuntua aldatzen eta galdera berriei erantzun berriak ematen lagunduko luke. Azkenik, prozesuen edo izapideen segurtasun eskari berrietara egokitzea errazteko eta arintzeko ekintza zehatzak garatzea balioetsi zen.

Laugarrenaren ardatzak modernizazioaren bestelako ikuspuntu bat zuen, gure erakundeetako barne-aldaketa nola kudeatu baitzuen aztergai, kudeaketa progresiboa eginez eta langileak inplikatuz, kontuan hartuta langileek aldaketarekiko eta prestakuntza eguneratu beharrarekiko duten aurkako joeraren pertzepzio argia. Egoera horren aurrean, ondorioek barne-aldaketaren aholkularitza eta laguntzea indartzeko beharrezko ekintzak identifikatu zituzten, bai eta erakunde lokalei aldaketaren kudeaketa gidatzeko giltzarri diren soslaiak identifikatzen laguntzekoak ere. Lan horiek erakunde lokal bakoitzean aldaketa motibatzeko barne-estrategiaren edo “barruko salmenta planaren” definizio batekin osatu behar zirela identifikatu zen, bai eta langileak zerbitzuen sorreran eta diseinuan inplikaraziko dituzten udalen arteko kolaborazio dinamiken espazioekin ere.

Hitzordua 13:00etan itxi zen, parte-hartzaile guztiei eskerrak emanez, eta administrazio lokala modernizatzeko hurrengo pausoak ezartzeko hartuko diren ondorio oso interesgarrien zerrendarekin.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA