BiscayTIK Fundazioa - Administrazio Digitala: Eraldaketa digitala bultzatzen Bizkaiko udalerrietan

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

BiscayTIK Fundazioaren hamargarren urteurrenaren ospakizuneko jardueren barruan, joan den maiatzaren 22an “Administración Digital: Impulsando la transformación digital en los municipios de Bizkaia” (“Administrazio Digitala: eraldaketa digitala bultzatzen Bizkaiko udalerrietan”) tailerra egin zen Euskalduna Jauregian.

Ekitaldi horrek, administrazio lokalarekin harremana duten profesionalei bideratuta, Borja Adsuara eta Concepción Campos izan zituen arduradun, arloko bi erreferentzia, eta parte hartu zutenei Teknologia Berriek Herri Administrazioari ekartzen dizkioten erronkei, aukerei eta onurei buruz gogoeta egiten lagundu zieten. Aldi berean, udal eraldaketa digitala bultzatzera bideratutako jarraibide, aholku eta metodologien artean beren eskarmentuaren ikuspegitik prozesu horretarako giltzarri iruditzen zaizkienak helarazi zizkieten entzuten zituzten pertsonei.

Lehen parte-hartzea, Borja Adsuarak egina eta izenburutzat “Mejoras económicas, organizativas y de gestión de la Administración Digital” (“Administrazio Lokalaren ekonomiako, antolaketako eta kudeaketako hobekuntzak”) zuena, aztergai nagusi honen ingurukoa izan zen: nola lagundu diezaioketen teknologia berriek efizientziari kudeaketa publikoan eta arloko eraldaketa digitaleko erronka eta aukeretan. Zerbitzu publikoen eraldaketa efikazaren adibide eta kasu praktiko batzuk ere aurkeztu zituen.

Concepción Camposen agerpenak, “Avanzando hacia la Administración Digital – De la normativa a la práctica local” (“Administrazio Digitalerantz aurrera egiten – Arauditik praktika lokalera”), eraldaketa digitalarekin lotutako legezko betebeharrak izan zituen ardatz. Aurkeztu zituen askotariko gaien artean, administrazioaren ezarpena xehatu zuen 12 urratseko programa baten bitartez, bai eta berrikuntza publikoaren egiak eta gezurrak ere, praktika onen eta txarren adibideak emanez.

Entzuleen artean Bizkaiko hainbat alkate zeuden, udal arloko beste ordezkari politiko batzuekin batera, bai eta Bizkaiko hainbat udaletako langile teknikoen ordezkariak ere. Maila lokaleko administrazio digitalarekin lotura duten beste eragile batzuk ere agertu ziren hitzordura. Guztiek interes handiz entzun zituzten bi hizlarien azalpenak eta berrikuntza publikoari buruz gogoeta egiteko aukera izan zuten.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA