BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK Fundazioak bere hamargarren urteurrenaren ospakizuna hasi du komunikabideekin egin duen topaketa baten

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

Esta imagen se abrirá en una ventana nueva 

BiscayTIK Fundazioak 10 urte bete ditu Bizkaiko toki erakundeen modernizazio teknologikoan lanean; Fundazioak 127 erakunde atxiki ditu. Hamargarren urteurrena ospatzeko jardueren egutegi bat diseinatu da. Jarduera horiek urte osoan zehar garatuko dira era askotako agente eta taldeekin. Lehen ekintza “Komunikabideen etorkizuna erronka teknologikoen aurrean” hitzaldia-solasaldia izan da, Nafarroako Unibertsitateko irakaslea den Ramón Salaverríarekin.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2018an sortu zuen BiscayTIK Fundazioa, Lurraldeko udalei modernizazio teknologikoaren arloan laguntzearen ondoreetarako. Beraz, Fundazioak hamar urte betetzen ditu eta, hori ospatzeko, datozen hil hauetan burutuko diren jardueren egutegia diseinatu du era guztietako agenteak eta taldeak egin den lan honetara hurbiltzeko.

Lehen ekintza Lurraldeko komunikabide nagusienetako eskuordeekin egin den lan-gosari bat izan da. Hitzaldia-solasaldia izan da, "Komunikabideen etorkizuna erronka teknologikoen aurrean", Nafarroako Unibertsitateko Kazetaritzako irakaslea eta ziberkazetaritza eta bitarteko digitalen arloan aditua den Ramón Salaverríarekin. Topaketan jendeari arreta eskaintzen egon da Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua, Ibone Bengoetxea, eta baita BiscayTIK Fundazioaren zuzendari nagusia den Alaitz Etxendia ere.

Ibone Bengoetxeak BiscayTIK Fundazioak administrazioetako profesionalei eta, aldi berean, herritarrei bizitza errazago bihurtzen burutu duen 10 urteko berrikuntza-lana ospatu du. "Gaur egun Bizkaiko toki erakundeen % 97 proiektu honi atxikita dago eta doan ematen dituen zerbitzuen onuradunak dira. Hamar urte hauetan egoerari buelta ematea lortu da, BiscayTIK sortu aurretik toki erakundeen % 91k ez zuelako administrazio elektronikoko zerbitzurik eskaintzen".

110 udal, 11 mankomunitate, 2 udal-sozietate eta 4 partzuergo dira BiscayTIK Fundazioarekin lan egiten dutenak. BiscayTIKek atxikita dauden erakunde horietatiko bakoitzarekin egiten duen batez besteko inbertsioa 33.500 eurokoa da urtero eta hori zerbitzuekiko asetasun-indize altuetan islatzen da, udal erakundeengandik batez beste 10etik 8,75 punturekin baloratzen direnak.

"Bere lan horri esker, hamarkada honetan udal bulegoetara egin beharreko 20.000 lekualdaketa ekidin dira, urtero paperezko 35.000 orri aurreztu dira eta 153.885 faktura elektroniko kudeatu dira", esan du, adibide moduan, Ibone Bengoetxeak. "Lan honek kostuak murrizten ditu, bitartekoak optimizatzen ditu eta, batez ere, herritar guztientzat kalitatezko zerbitzua ematea bermatzen du, toki administrazioen bitartekoen eta baliabideen arabera Lurraldearen barruan eten teknologikoak gertatzea saihestuz", adierazi du, amaitzeko, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA