BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK Fundazioak udaTIK informatika udalekuaren bostgarren edizioa arrakastaz itxi zuen

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko BiscayTIK Fundazioak beste urte batez antolatu zuen udaTIK; urtez urte antolatu izan da, eta aurtengoa bostgarren aldia zen. Udaleku informatiko bat zen, doakoa, teknologian eta informatikan interesa zuten 30 gaztek programazioan, diseinu grafikoan eta Interneten arloan lan egin zezaten, aurre-ezagutzarik eduki beharrik gabe.

Gazteentzako udako bi asteko hitzordu honek parte-hartze esanguratsua izan du aurreko deialdietan, eta, aurten ere, lekuak agortu dira.

Campus teknologikoa BiscayTIKen

UdaTIK Getxon izan zen, BiscayTIK Fundazioaren instalazioetan, uztailaren 2tik 13ra, goizez. Proposamena Bizkaian bizi diren 9 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago.

Ikasleek aplikazioak eta jokoak nola programatzen diren ikasiko dute. Lan-saioak, aurreko urteetan bezalaxe, talde txikietan egin ziren eta gurasoek eta gazteek esperientzia hau oso ondo baloratu dute.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA