BiscayTIK Fundazioa - UdaTIK 2018 uztailaren 2tik 13ra izango da

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko BiscayTIK Fundazioak beste urte batez antolatuko du udaTIK; urtez urte antolatu izan da, eta aurtengoa bostgarren aldia da. Udaleku informatiko bat da, doakoa, teknologian eta informatikan interesa duten 30 gaztek programazioan, diseinu grafikoan eta Interneten arloan lan egin dezaten, aurre-ezagutzarik eduki beharrik gabe.

Gazteentzako udako bi asteko hitzordu honek parte-hartze esanguratsua izan du aurreko deialdietan, eta, aurten ere, interes maila mantendu eta lekuak agortzea espero da. Hurrengo astetan emango da informazio gehiago ikastaroaren edukiei buruz eta izena emateko epea irekiko da.

Campus teknologikoa BiscayTIKen

UdaTIK Getxon izango da, BiscayTIK Fundazioaren instalazioetan, uztailaren 2tik 13ra, goizez. Proposamena Bizkaian bizi diren 9 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago.

Ikasleek aplikazioak eta jokoak nola programatzen diren ikasiko dute. Lan-saioak, aurreko urteetan bezalaxe, talde txikietan egingo dira. Apirilean emango da informazio gehiago ikastaroaren edukiei buruz, bai eta izena emateko epe eta betebeharrei buruz ere.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA