BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK Fundazioak NovaGob kongresuan aurkeztu du bere proiektua

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Alaitz Etxeandiak, BiscayTIK Fundazioaren zuzendari nagusiak, NovaGob kongresuaren laugarren edizioan hartu du parte. Aurtengo edizioa Tenerifeko La Lagunako unibertsitatean izan da.

Alaitzek mahai-inguru batean egin du aurkezpena; bertan, digitalizazioak erakundeetara ekarritako aldaketa-prozesuak aztertu dituzte. Parte-hartzaileek (Kataluniako Generalitateko eta Aronako Udaleko ordezkariak barne, besteak beste) beren esperientzien berri eman dute, hizketaldi alai batean. Bertan, Bizkaiko tokiko administrazioen modernizazio digitala oso aurreratuta dagoela geratu da agerian.

NovaGoben, Berrikuntza Publikoaren Kongresu Iberoamerikarraren, laugarren edizioa izan da honakoa. Hausnarketa-foro garrantzitsu honetan, administrazioen gaurkotasun-gaiak lantzen dira, baita berrikuntza publikoaren alorreko joera nagusiak ere.

Kongresu honek garrantzi handia du sektore publikoan lan egiten duten pertsonentzat. Gainera, badu bitxikeria bat: kongresua modu kolaboratiboan diseinatzen da. Horrenbestez, komunitateak erabakitzen du zer gai landuko diren.

Kongresuak iraun duen hiru egunetan, jende asko bildu da. Bertan, mahai-inguruak, aurrez aurreko hizketaldiak, aurkezpen azkarrak eta konferentziak izan dira.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA