BiscayTIK Fundazioa - Bilboko Udalak eta BiscayTIK Fundazioak bat egin dute teknologien erabilera sustatzeko eta herritarrengandik hurbilago egoteko

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Ibone Bengoetxea BiscayTIK Fundazioaren presidente zein Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Udala BiscayTIK proiektura batzeko.

Hitzarmen hau sinatzeak erakunde bien arteko lanean aurrera egitea dakar, alegia, aurrera pausua administrazioa herritarrei hurbiltzeko teknologia berriak ezartzeko eta erabiltzeko orduan.

BiscayTIK sarera batzean, alde biek aukeren trukea egin ahal izango dute. Udalari dagokionez, proiekturik modernoenetan egunean egon eta aplikazio berriak erabili ahal izango ditu; BiscayTIK Fundazioak, ordea, Bilbon -Bizkaiko udalik handiena eta Lurraldeko hiriburua- , herritarrekiko esperientzietan eman diren aurrerakuntzak ezagutu ahal izango ditu bertatik bertara, horrela Bizkaiko beste udalerri handi batzuetara esportatu ahal izateko.

BiscayTIK Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako foru fundazio publikoa da. Bere xede nagusiak herritarrekiko arretarekin zerikusia duten kudeaketa-praktiketan eta teknologietan ezagutza bultzatzeko dagokion jarduerak sustatzea komunikazio-teknologien bidez, horrela herritarrak administraziora online hurbiltzea bultzatzeko.

Ildo horretan, Bilboko Udalak esperientzia handia dauka administrazio eta lizitazio elektronikaren arloan, webgunearen bidezko izapideetan -erroldagiriak, zergen gestioa eta diru-bilketa- zergen eta tasen ordainketa pertsonalizatuan.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA