BiscayTIK Fundazioa - Abian da UdaTIK ekimenaren laugarren edizioa

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Laugarren urtez jarraian, udaTIK egingo da, BiscayTIK Fundazioak Getxon antolatzen duen udaleku teknologikoa. Aurreko edizioetan bezala, ekimenak arrakasta handia izan du parte-hartzaileen aldetik, eta berriz ere bete dira leku guztiak.

Udalekuan, 9 eta 14 urte bitarteko 30 gazte lanean ari dira dagoeneko, programazioaren, diseinu grafikoaren eta Internet ingurunearen arloan. Izena emateko baldintza bakarrak, adinaz gain, bi ziren: teknologian eta informatikan interesa izatea, aldez aurreko ezagutzarik izan ez arren; eta Bizkaian bizitzea.

Uztailaren 3tik 14ra bitarteko goizetan, gazteak informatikan trebatuko dira, giro ludiko eta atseginean. Egunotan, euren proiektu propioa garatuko dute, beste ikaskide batekin batera. Ordenagailuko lanez gain, dinamikak eta jolasak egingo dira, talde-lana eta sormena sustatzeko asmoz.

Jardunean dauden profesionalen solasaldiak

Gainera, zenbait bisita jasoko dituzte, programazio arloko ikasketak osatu ahal izateko. Horrela, gaur egun esparru honetan egiten den lanari buruzko ikuspegi globala izango dute, eta teknologia berrietan dauden arriskuez jabetuko dira.

Ikasketa ludikoko giro horren barruan, solasaldiak emango dituzten adituek euren esperientziak kontatuko dituzte, eta udaTIK ekimenean jorratzen diren arlo tematikoetan sakonduko dute: bideo-jokoen programazioaren arloko trebakuntzak ematen dituen etorkizuneko aukerak; sorkuntzaren benetako esperientzia, bullyingaren aurka egiteko asmoz gazteei bideratutako bideo-joko baten sorreratik; narratibaren garrantzia, ikus-entzunezko materiala sortzerakoan; teknologia berrien arriskuak; zibersegurtasunaren garrantzia; eta e-hirigintza.

Bisita horietan, Bizkaiko erakundeen ordezkariak izango dira. Hain zuzen ere, erakunde horien artean daude Digipen (Bilboko Europar Institutu Teknologikoa) eta Pribatua (Pribatutasun eta Informazio Segurtasuneko Euskal Elkartea).

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA