BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK Fundazioak prestakuntza eskaini die Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Graduko ikasleei

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da 

BiscayTIK Fundazioaren eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide fakultatearen elkarlanari esker, administrazio elektronikoa arautzen duen araudiari eta hori erabiltzeko Fundazioak duen esperientziari buruzko prestakuntza eskaini da.

Ikasleek, Zuzenbide Gradukoak guztiak, administrazio elektronikoa ezartzeko arau guztiekin lotutako informazioa jaso dute. BiscayTIK Fundazioak, duen esperientzia zabalari esker, lehen eskutik erakutsi ahal izan die arautegi juridikoaren aplikazio praktikoa egiteko zein muga dauden, eta alderdi legalen inplementazioan ipini dute arreta. Horretarako, erakustaldiak egin dituzte erabiltzen diren IKT aplikazioekin.

Prestakuntzak lau orduko bi saio izan ditu; hirugarren mailako hogei ikasle bertaratu dira, eta BiscayTIK Fundazioaren instalazioetan egin da.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA