BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK Fundazioak udaTIK informatika udalekuaren laugarren edizioa antolatu du

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

BiscayTIK Fundazioak (Bizkaiko Foru Aldundiarena) udaTIK udalekuaren laugarren edizioa antolatu du bere egoitzan. Informatika udaleku bat da, doakoa, teknologian eta informatikan interesa, eta aplikazio informatikoak erabiltzeko autonomía maila, duten 30 gaztek hainbat alor (programazioa, diseinu grafikoa eta Internet) landu ditzaten, aurreko ezagutzarik izan beharrik gabe.

Udaleku teknologikoa, BiscayTIK-en

UdaTIK Getxon izango da, BiscayTIK Fundazioaren instalazioetan, bi astez, uztailaren 3tik (astelehena) 14ra (ostirala), 09:30etik 14:00etara. Proposamena Bizkaian bizi diren 9 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago.

Udalekuan, ikasleek aplikazioak eta jokoak programatzen ikasiko dute, eta zenbait tresna informatiko ezagutuko dituzte. Era berean, talde-lana egingo da, sormena sustatzeko asmoz; komunikazioa euskaraz izango da, eta tresnak ingelesez egongo dira.

Nola eman izena

Apirilaren 18ko 12:00etatik ekainaren 16ko 12:00etara eman ahal izango da izena, webgune honen bitartez. Plaza bat eskatzeko, inskripzio orria (PDF 67KB) bidali beharko da, tutoreak sinatuta, udatik@bizkaia.eu helbidera. Eskaera guztiei erantzungo zaie, eta inskripzioen helduera-ordena errespetatuko da, bai onartutakoen kasuan, bai itxaron-zerrendaren kasuan.

Inskripzioa bakarka edo taldeka egin ahal izango da. Azken kasuan, taldeko lehen gaztearen arduradunaren sinadura gehitu beharko da. Gehienez ere, 3 pertsonako taldeak onartuko dira. Lan-saioak 15 pertsonako taldeetan egingo dira. Gehienez, 30 plaza, eta, gutxienez, 9 plaza okupatu beharko dira prestakuntza eman ahal izateko.

UdaTIK informatika udalekuaren arautegia (PDF 94KB)

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA