BiscayTIK Fundazioa - Erandiok on-line izapide zerbitzua eta Erandio Zabaltzen app-a estreinatzen ditu

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Erandioko Udalak webgune berria eta gobernu irekiko Erandio Zabaltzen plataformaren berritasunak aurkeztu ditu; tresna biak BiscayTIK Fundazioaren eskutik egin dira.

Joseba Goikuriak, Erandioko alkateak, eta Alaitz Etxeandiak, BiscayTIK Fundazioko zuzendariak, bi atariak aurkeztu dituzte modu ofizialean, deitutako komunikabideen aurrean.

Online izapideak webgune berrian

Erandioko Udalaren webguneak itxura berritu du, diseinu eguneratuagoarekin, aurkezpena hobetuta eta informazioa modu antolatuagoan eskainita.

Edukia lau atal handitan banatzen da funtsean: Udala, Zerbitzuak, Izapideak eta Turismoa. Webguneko atal nagusiak begiratu batean ikusteko aukera eskaintzen du, eta, horien barruan, informazioa modu argiagoan antolatu da; zenbait kasutan, informazio gehiago jarri da, Udalaren gardentasuna hobetzeko asmoz.

Hemendik aurrera, herritarrek ere udal izapideak egin ahal izango dituzte webgunearen bitartez, eta Udalean pertsonei arreta eskaintzeko leihatila berria irekiko da era horretan, edozein tokitan, gailutan eta momentutan eskuragarri, ilarak eta itxaronaldiak saihestuta.

Ildo beretik, Erandioko Udalak Erandio Zabaltzen plataforma jarri du abian; bertan, Erandioko bizilagunek herriari buruzko albiste gaurkotuak aurkitu ditzakete, eta udalerriko kudeaketan modu aktiboan parte hartu ahal izango dute, interes handieneko udal informazioa kontsultatzeaz gain.

Erandio Zabaltzen, herritarren parte-hartzea

zabaltzen.erandio.net gobernu irekiko webgune berrian, partaidetzako eta gardentasuneko ekintzei dagozkien azken berritasunak kontsultatu daitezke.

Erandio Zabaltzen webgunean, gardentasun atala dago, eta, bertan, udal kudeaketako daturik garrantzitsuenak argitaratuko dira: aurrekontuak, Udalaren osaera, sailkako gastuak, udalbatzetako aktak, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra eta beste hainbeste.

Gainera, Erandio Zabaltzen plataformaren barruan Kalezaindu atala aurkitu daiteke; hiri-altzarietan izan daitezkeen gorabeheren eta hondatuta dauden, funtzionatzen ez duten edo hobetu daitezkeen beste elementu publiko batzuen berri emateko tresna da. Tresna hau web bidez nahiz telefonotik erabil daiteke, aplikazioa modu errazean deskargatuta.

Erandio Zabaltzen mugikorrerako app-a

Erandio Zabaltzen plataformak eskuko telefonorako aplikazio bat dauka, Android eta iPhonerako. Bertan, herriko azken albisteak irakur daitezke –udalaren webgunean argitaratzen direnak, hain zuzen ere-, Kalezaindu erreminta eskuratu daiteke, eta oharrak ere jaso ahalko dira, unean bertan.

Erandio Zabaltzen app-aren bitartez, Kalezaindu erreminta erabili daiteke eskuko telefonotik. Kalezaindu baliatuz, udalerrian matxura edota kalteren bat antzeman duten pertsonek zuzenean bidali dezakete oharra Udalera, telefonoa erabilita. App-ak duen geolokalizazioak gorabeheren gunea kokatzen du, eta gertatutakoaren azalpen labur batekin edota argazki batekin bidaltzen da. Ondoren, Udalak gorabehera horren bilakaeraren berri emango du, erabat konpondu arte.

Bestalde, erabiltzaileek app-aren bitartez jasoko dituzten abisuen edukiak askotarikoak izango dira: kirol-ekitaldiak, kultura, ikastaroak, jaietako egutegia, larrialdiak, matxurak, eta izena emateko edo eskaerak aurkezteko epeak. Horrela, herritarrek berehala, zuzenean eta erraz jasoko dute informazioa.

Deskargatu app-a saltokietan, “Erandio Zabaltzen” bilatuta:

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA