BiscayTIK Fundazioa - Bizkaiak harrera egin dio Mexikoko Querétaroko estatuko ordezkaritza bati

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

Esta imagen se abrirá en una ventana nueva 

Mexikoko Querétaroko estatuko ordezkaritza bat Bizkaia bisitatzen ari da egunotan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Merkataritza Ganberaren eskutik.

Bisitak Bizkaiaren eta Mexikoren arteko harremanak indartuko ditu. Aldundia Erdialdeko Amerikara eta, zehazki, Querétaroko estatura egindako zenbait misioren buru izan da. Nabarmendu beharra dago Mexiko dela Euskadiko esportazioen jomuga nagusietako bat, bai eta Bizkaiko enpresa gehien ezartzen diren atzerriko herrialdea ere.

Bisitan zehar, ordezkaritzak Lantik eta BiscayTIK-en egoitzak ezagutu ditu, bai eta Zabalgarbi balorazio energetikorako planta ere.

Argazkia: Alaitz Etxeandia, BiscayTIK-eko zuzendaria; Koldo Atxutegi, BFAko Kanpo Ekintzako zuzendaria; Eduardo Presa, Querétaroko estatuko Nazioarteko Harremanen eta Gobernu Berrikuntzaren koordinatzailea; eta Asier Alea, BFAko Kanpo Sustapenerako zuzendaria.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA