BiscayTIK Fundazioa - 39/2015 eta 40/2015 legeei ekiteko BiscayTIK-ek erabiliko duen estrategia teknologikoa Bizkaiko toki administrazioei aurkezteko jardunaldia

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Azaroaren 2an (asteazkena), 39/2015 eta 40/2015 legeak jorratzeko BiscayTIK-en estrategia teknologikoa aurkezteko jardunaldia egin da, BiscayTIK Fundazioaren egoitzan.

Ekitaldia udaletako arduradun politikoei eta teknikariei zuzenduta dago, eta, bertan, lege horien aurrean toki administrazioek dituzten beharrei erantzuteko xedez BiscayTIK Fundazioak egindako proposamen teknologikoa hainbat ikuspuntutatik azaldu da.

Jardunaldiaren lehengo zatian, legeek administrazioei dakarzkieten berritasunak eta beharrak aztertu dira, BiscayTIK-ek horiei erantzuteko eskaintzen dituen irtenbide teknologikoak adierazita.

Bigarren zatia praktikoagoa izan da, eta BiscayTIK-ek toki erakundeen eskura jartzen duen Jakinarazpen Elektronikorako Plataformaren funtzionamendua erakutsi du.

Goiza amaitzeko, galde-eskeak egin dira, bertaratutakoen ideiak komunean jarri eta horien kezkei erantzuteko.

BiscayTIK Fundazioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik sortu zen BiscayTIK, Bizkaiko udaletako sistema informatikoen modernizazioa lortzeko eta Administrazioa eta herritarrak hurbilarazteko.

Xede horrekin, BiscayTIK-ek bazkidearen funtzioa hartu du, toki administrazioetako teknologia modernizatzeko lanean. Ekimenari atxikitzea librea da, eta ez dakar inolako gasturik administrazioentzat.

Profesional publikoak trebatu eta sentsibilizatzeko asmoz BiscayTIK Fundazioak abiarazitako jardueren barruan dago jardunaldia, toki administrazioak modernizatzeko konpromisoarekin aurrera jarraituta.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA