BiscayTIK Fundazioa - Herritarrei administrazio-arloko kudeaketak errazteko ekimena aurkeztu zuen Aldundiak BiscayTIKen

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Joan den uztailaren 15ean, Bizkaiko Aldundiak Informazio Trukatzeko Hitzarmen  berri bat aurkeztu zuen Bake Eder Ezagutza Zentroan, BiscayTIK Fundazioaren egoitzan, alegia; hitzarmenari esker, atxikitako administrazioen artean datuak trukatu ahal izango dira, eta herritarrentzat errazagoa eta erosoagoa izango da izapideak kudeatzea.

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatu Ibone Bengoetxeak eta Getxoko alkate eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteko elkarteburu Imanol Landak aurkeztu zieten ekimen hau Bizkaiko 60 udalerritik gorako alkate jaun-andreei eta gainerako udal-ordezkariei.

Hurrengo bideoan ikus dezakezue zertan datzan Elkarreragingarritasunerako Hitzarmena eta bere abantailak: https://vimeo.com/174803172

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA