BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIKek sinadura digital berria erabiliko du, seguruagoa

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

BiscayTIKeko udal atariek dokumentuak digitalki sinatzeko erabiltzen dituzten sistemak berritu dira, tramitazio telematikorako erabiltzen direnak, alegia; aurrerantzean, beraz, Izenperen Idazki-desktop erabiliko da.

Hobekuntza interesgarri hau erabiltzaileak ohartu gabe eta jarraitutasun batekin egin da, aldaketa guztiak zerbitzuak eten gabe gauzatu baitira.

Zer dela-eta egin dira hobekuntzak BiscayTIKen sinadura digitalaren segurtasunean?

Aurreko sinadura-sistema aldatu, eta Idazki ezartzea erabaki da, pluginak ez erabiltzeak segurtasuna areagotzen duelako.

Nabigatzaile garrantzitsuenek (Internet Explorer, Edge, Chrome, Firefox, etab.) pluginetan oinarritutako teknologiak alde batera uzteko erabakia hartu dute, horien erabilerak kalteak sortzeko aukerak ugaritzen baititu.

BiscayTIKen udal atarien kasuan Java erabiltzen zen, Sun Microsystemsen jabe Oraclek berak ere 2009an plugin horren gainbehera iragarri zuen arren. Oracletik jakinarazi dutenez, Javaren plugina erabat zaharkituta geratuko da 2016ko udazkenean.

Beraz, BiscayTIKen plataforman dokumentuak digitalki sinatzeko sistemaren aldaketak abantaila nabarmenak dakartza, pluginak erabiltzearen ondorioz sor litezkeen arrisku-tarteak saihesten baititu.

Aldaketa hori, gainera, egin beharrekoa zen; izan ere, esan bezala, Oraclek jadanik Java pluginak ez erabiltzeko erabakia hartua zeukan (eta mota horretako pluginak erabiltzen zituzten BiscayTIKen udal atariek).

Zertan eragingo die aldaketa horrek azken erabiltzaileei?

Erabiltzaileek aldaketa bakar bat baino ez dute antzemango udal atariko dokumentuak sinatzeko prozesuan. “Sinatu” jartzen duen lekuan sakatzerakoan, dokumentu bat igotzerakoan, “Idazki-desktop” paketea deskargatuko zaie, Java appletaren ordez. Behin deskarga hori eginda, ez da mezu hori berriro azalduko. Lehendabiziko exekuzio hori onartzeko orduan, mezu desberdinak ager daitezke, nabigatzailearen arabera. Hortik aurrera, sinadura-prozedura aurrekoa bezalakoa izango da.

Izapide telematikoa egitera doan herritarrak, beraz, orain arte bezala jardun beharko du, hobekuntza berria ez baita ia nabaritu ere egiten ohiko erabileran.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA