BiscayTIK Fundazioa - UdaTIK Informatika Udalekuaren hirugarren edizioa antolatu du BiscayTIK Fundazioak

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

BiscayTIK Fundazioak (Bizkaiko Foru Aldundiarena) UdaTIK udalekuaren hirugarren edizioa antolatu du bere egoitzan. Informatika udaleku bat da, doakoa, teknologian eta informatikan interesa duten 30 gaztek hainbat alor (programazioa, diseinu grafikoa eta Internet) landu ditzaten, aurreko ezagutzarik izan beharrik gabe.

Teknologia campusak BiscayTIKen

UdaTIK Getxon izango da, BiscayTIK Fundazioaren instalazioetan, bi astez, uztailaren 5tik (asteartea)* 15ra, goizez, 09:30etik 14:00etara. Proposamena Bizkaian bizi diren 9 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago.

Aplikazioak eta jokoak programatzen ikasiko dute informatika udalekuan eta beste informatika-tresnak erabiltzen ere ikasiko dituzte. Era berean, taldean egingo dute lan, sormena sustatzeko asmoz. Haien arteko komunikazioa euskaraz izango da, eta tresnak, berriz, ingelesez egongo dira.

Nola eman izena UdaTIK udalekuan

Inskripzioa apirilaren 20tik ekainaren 19ko 12:00etara arte egin ahal izango da. Plaza bat eskatzeko, inskripzio orria (PDF 136KB) bidali beharko da, tutoreak sinatuta, udatik@bizkaia.eu helbidera. Eskaera guztiei erantzungo zaie, eta inskripzioen helduera-ordena errespetatuko da, bai onartutakoen kasuan, bai itxaron-zerrendaren kasuan.

Inskripzioa bakarka edo taldeka egin ahal izango da. Azken kasuan, taldeko lehen gaztearen arduradunaren sinadura gehitu beharko da. Gehienez ere, 3 pertsonako taldeak onartuko dira. Lan-saioak 15 pertsonako taldeetan egingo dira. Gehienez, 30 plaza, eta, gutxienez, 9 plaza okupatu beharko dira prestakuntza eman ahal izateko.

*Bizkaian uztailaren 4an jai izango da.

UdaTIK informatika udalekuaren arautegia (PDF 140KB)

UdaTIK informatika udalekurako izen emateko orria (PDF 136KB)

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA