BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIKen informatika udalekuaren hirugarren ediziorako data zehaztu da

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

BiscayTIK Fundazioak (Bizkaiko Foru Aldundiarena) UdaTIK udalekuaren hirugarren edizioa antolatu du. Informatika udaleku bat da, doakoa, teknologian eta informatikan interesa duten 30 gaztek hainbat alor (programazioa, diseinu grafikoa eta Internet) landu ditzaten, aurreko ezagutzarik izan beharrik gabe.

Teknologia campusak BiscayTIKen

UdaTIK Getxon izango da, BiscayTIK Fundazioaren instalazioetan, uztailaren 5etik 15era, goizez. Proposamena Bizkaian bizi diren 9 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago.

Ikasleek aplikazioek eta jokoak programatzen ikasiko dute. Lan-saioak, aurreko edizioetan bezala, talde txikietan egingo dira. Apirilean, ikastaroaren edukiari buruzko informazio gehiago emango da, baita inskripzioa egiteko epeari eta eskakizunei buruzkoa ere.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA