BiscayTIK Fundazioa - Bake Eder zentroak tokiko merkataritza biziberritzeko jardunaldi bat hartu du

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Martxoaren 18an hainbat aditu bildu ziren Bake Eder Ezagutza Zentroaren auditoriumean, BiscayTIK Fundazioaren egoitzan, tokiko saltoki txikiak biziberritzeko formula berriak bilatu eta horien inguruan hausnartzeko helburuz.

Euskadiko ia ehun eragile publiko zein pribatu bildu ziren "Tokiko merkataritza eta hiri bilbea" gaiari buruzko jardunaldian. Ekitaldia Arantxa Tapia saliburuak eta Getxoko alkate Imanol Landak inauguratu zuten; era berean, bertan izan ziren Merkataritza eta Turismoko sailburuordea, Itziar Epalza, eta Merkataritza zuzendaria, Jon Zarate.

Goizean, lau hizlari gonbidatu aritu ziren: Jon Leonardo, Hiri Soziologiako katedraduna; Juan Carlos Ercoreca, Bilbao Dendak erakundekoa; Susana Tejada, EHUko Merkaturatze eta Merkatu Ikerketa Sailekoa, eta Cristina Gaona, Merkataritzako Marketineko ikertzailea. Merkataritza txikiak udalerriei ekartzen dien benetako balioa nabarmendu zuten, eta tokiko merkataritza babestu eta sustatzeko ekintza-ereduak proposatu zituzten.

BiscayTIK eta tokiko alorrarekiko konpromisoa

Sortu zenetik, teknologiak Bizkaiko tokiko administrazio eta erakundeei hurbilarazteko lanean dihardu BiscayTIK Fundazioak, lurraldean eten teknologikoak sor daitezen saihesteko helburuz.

Eskualde batek gehiago eta hobeto egiten du aurrera, bertako kide guztiek batera egiten dutenean aurrera, kide bat bera ere inongo alorretan atzean geratu gabe. Proiektuak, BiscayTIK bezala, integratzaileak izan behar dira, gizarte osoak erritmo berean aurrera egin dezan laguntzeko, etenak sor daitezen saihestuz. 2016ko hasieran, probintziako tokiko administrazioen %97 eskura dituzten baliabideak erabiltzen ari dira, eta, era horretan, ekimenak duen erabilgarritasuna baieztatu da.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA