BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK, Berrikuntza eta Zerbitzu Publikoen VI. Sariketako finalisten artean

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

BiscayTIK finalista geratu da Berrikuntza eta Zerbitzu Publikoen Kongresu Nazionalaren VI. Sariketan. 14 kategoriatan banatu diren laurogei proiektu baino gehiago aurkeztu dira, Administrazio Publikoko maila guztietakoak.

Kongresurako urte bakoitzean aukeratzen den gai jakin batean arrakasta izan duten kasuak aintzatestea da Sariketaren helburua. Seigarren edizio honen leloa honakoa izan da: "Eraldaketa digitala, pertsonen zerbitzura". Ebaluatu diren hautagai guztiak helburu horrekin zerikusia duten esperientzia edota jardunbide egokiak dira.

BiscayTIK, CNIS Sarietarako hautagaia

"Tokiko administrazioetan berdintasun teknologikoa bermatuz" izenburupean, BiscayTIKen proiektua finalera iritsi da Hodei-zerbitzuen Estrategia izeneko kategorian. Bertan, Albacete eta Sevillako diputazioak, eta Ogasun Ministerioa ditu lehiakide.

BiscayTIKek 2008tik dihardu Bizkaiko tokiko administrazioetako sistema informatikoak modernizatzeko lanetan. Hala nahi duten erakunde guztiek borondatez egin dezakete bat proiektuarekin, eta dohainik, gainera. Modernizazio horretan, hodei-azpiegitura erabiltzen da; modu horretara, kostuak murrizten dira eta eraberritzea administrazioen aldetik ekipoetan inbertsiorik egin beharrik gabe ahalbidetzen da, aurreztea sustatuz eta baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatuz.

Azken urteotan, BiscayTIKek lan ugari egin du administrazioak kudeaketa elektroniko modernoaz hornitzeko, herritarrei kalitatezko zerbitzua bermatuz eta lurralde barruan eten teknologikoak sortzea saihestuz, tokiko administrazioen egitekoei dagokienez.

Proiektu irabazleak Berrikuntza eta Zerbitzu Publikoen Kongresu Nazionalean emango dira ezagutzera, datorren martxoaren 3an, Madrilen, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren Egoitzako Auditoriumean. Topaleku horretan, gure administrazioetan eraldaketa digitala kudeatzeko moduaz eta konponbide berritzaileak aplikatzeko moduaz eztabaidatuko da, joera berriak analizatuz.

BiscayTIKen sariak eta aitorpenak

BiscayTIKek dagoeneko jaso ditu zenbait sari, nazionalak zein nazioartekoak, proiektuaren balio erantsia eta eragina aitortzen dutenak.

Horien artean, honakoak nabarmentzen dira: Nazio Batuen Saria, zerbitzua publikoa hobetzearren 2013an jasotakoa, eta Admninistrazio Publikoen Europako Institutuaren Jardunbide Egokienen Ziurtagiria, 2013an Maastrichten jasotakoa. Horrez gain, finalista izan zen World Summit Award Sariketan (2015), eta, urte horretan bertan, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren II. Sariketan Antolaketaren Saria jaso zuen, datu pertsonalen babesean eta tokiko administrazioen kontzientziazioan egindako lanagatik.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA