BiscayTIK Fundazioa - Ibone Bengoetxea diputatua hizlari aritu zen Dubain antolatutako Munduko Gobernuen Gailurrean

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua, Ibone Bengoetxea, Munduko Gobernuen Gailurrean (World Government Summit) hartu zuen parte. Gailurra Dubain (Arabiar Emirerri Batuak) izan zen, otsailaren 8tik 10era, eta munduko 90 herrialdetako 4.000 lider politiko, analista, eta sektore pribatuko eta gizarte zibileko ordezkari bildu zituen, gobernantzaren alorrean herrialde eta eskualdeek aurrez aurre dituzten joerak, arazoak eta aukerak aztertzeko.

Ibone Bengoetxea diputatuak gobernu ireki eta berritzaileei buruz lantaldeak urtero antolatzen duen bileran hartu zuen parte. OCDEren Ekialde Ertaineko eta Afrika Iparraldeko Atalak antolatu zuen, eta gailurraren aurreko saioetako bat izan zen. Bengoetxeak Bizkaiko esperientzia aurkeztu zuen, BiscayTIK Fundazioaren bitartez erakundeen arteko lankidetzaren esparruan, Bizkaiko Lurralde Historikoaren gobernu irekia modernizatu eta garatzeko tresna gisa. 

Ondoren, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua Garapen Iraunkorreko Helburuei buruzko adituen kluster bat moderatu zuen; klusterra Nazio Batuek babestu zuten, gailur honen markoan. Garapen Iraunkorreko 17 Helburuak Nazio Batuen Batzar Nagusietan onartu ziren joan den irailean, eta nazioarteko komunitatearen adostasun berri eta asmo handikoa islatzen dute, gizateriak dituen erronka global handiei aurre egiteko: osasuna, klima, pobrezia, enplegua eta kontsumo iraunkorra, adibidez.

Gailurrari buruz

Munduko Gobernuen Gailurrak, besteak beste, OCDE, Nazio Batuak, Munduko Funts Ekonomikoa eta Munduko Bankua erakundeen oniritzia dauka, eta Dubaiko Gobernuak antolatu du. Gobernantzako gaiak jorratzen dituen nazioarteko foro garrantzitsuenetakoa da, eta bere helburua da gobernuen hurrengo belaunaldiari ikuspegi berriak eskaintzea, munduko herrialdeek aurrez aurre dituzten erronka unibertsalak ebazteko berrikuntza eta teknologia aprobetxatzeko moduari buruz.

Horrez gain, ezagutzak, berrikuntzak, hobekuntza praktikoak eta irtenbide argitsuak trukatzeko plataforma ere bada, lider politiko, agintari eta giza garapeneko adituen pentsamendua eta ekintza inspiratzeko.

Gailurraren laugarren edizioaren izenburua "Etorkizunerako gobernantza" da.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA