BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK Fundazioak saria jaso du Vodafone DEIA Innovation Sariak ekimenaren I. edizioan

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Astelehenean, azaroaren 23an, BiscayTIK Fundazioak Vodafone DEIA Innovation Sariak ekimenaren I. edizioan banatutako sarietako bat jaso zuen. Euskadin berrikuntza errealitate bihurtu duten pertsonen lana aintzatestea da deialdi honen helburua.

Alaitz Etxeandiak, BiscayTIK Fundazioko zuzendari nagusiak, jaso zuen Herritarrekiko Zerbitzuagatik emandako saria. Fundazioak egindako lana aitortzen du sariak: udalerri handi eta txikien artean jauzi digitala saihestearen alde eta, era berean, bizilekuaren arabera zerbitzu desberdinak izan ditzaketen herritarren artean ere jauzi hori saihestearen alde egiten du lan.

Hitzaldi labur baten bidez, Etxeandiak eskerrak eman zizkien "udalei, euren lanagatik eta lankidetzagatik, tokiko administrazio modernoa, herritarrek eskatzen eta merezi duten mailakoa, lortzen laguntzeagatik. Haien laguntzarik gabe, ez genuke sari hau esku artean izango".

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA