BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK-ek laguntzen du hackathon baten antolaketan IoT proiektuen garapenerako

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 
  • Movilforum IoT Hackathon ekimena urrian izango da, Bake Eder Ezagutza Zentroan
  • Helburua da Gauzen Internetaren esparruan irtenbide berritzaileak topatzea, Edison plakak erabilita
  • Enpresa, profesional, marker eta ikasleei zuzenduta dago
  • Proiektuak Estatuan lehiatu ahal izango dira, antolatzaileek prestatutako zortzi sarietako bat eskuratzeko

Movilforum, Telefonicako Irtenbideen Partnerren Programa eta BiscayTIK Fundazioa elkarlanean ari dira Bizkaiko Movilforum IoT Hackathon antolatzeko. Ekimena Bake Eder (Getxo) Ezagutza Zentroan izango da, urriaren 15ean eta 16an.

Topaketa hau Reto Edison Lehiaketaren bigarren edizioa dela-eta deitu da. Intel enpresak antolatutako ideia-lehiaketa bat da, eurek fabrikatzen dituzten Edison plaken potentzialtasunean oinarritutako irtenbide berritzaileak aurkitzeko, Gauzen Internetaren merkatu berriaren esparruan.

BiscayTIK-ek Getxoko deialdian lagunduko du, hackathon ekimena antolatzeko beharrezko azpiegitura guztia Movilforumi utziz. Bizkaikoa Reto Edison Lehiaketaren ekimenerako erreferentziazko deialdia bihurtu da Kantauri itsasoko lurralde osoan.

Beste topaketa batzuk Zaragozan, Bartzelonan, Madrilen eta Málagan izango dira. Enpresa askok hartu dute konpromisoa pertsona eta enpresa ekintzaileen proiekturik onenak babestu eta bultzatzeko, Reto Edison Lehiaketaren barruan.

Bizkaiko Movilforum IoT Hackathon ekimenaren agenda ikusi nahi baduzu, eta/edo izena eman nahi baduzu, hemen edo albistearen amaieran duzu bidea. Plaza-kopuru mugatua dago.

Reto Edison Lehiaketa

Reto Edison Lehiaketaren bigarren edizioa da aurtengoa. Gauzen Internetaren inguruko berrikuntza eta sormena sustatzea du helburu, eta, abenduan, zortzi ideiarik onenak sarituko ditu.

Lehiaketa hiru fase handitan zehaztuta dago. Hasteko, tailerrak edo hackathonak egongo dira bost hiritan, Movilforumek antolatuta. Horietan, Edison plakari buruzko prestakuntza jasoko dute parte-hartzaileek, eta, geroago, hackathona hasiko da, taldeka ideia garatzeko jarduerarekin.

Nahi duten proiektuak Reto Edison Lehiaketaren hautaketa fasean sartu ahal izango dira, www.openfuture.org plataformaren bitartez, azaroaren 16a baino lehen aurkeztuta.

Proiektu guztien artean, zortzi hautatuko dira, eta Eduki Digitalen Nazioarteko Foroan (FICOD) iragarriko dira, Madrilen, abenduaren 1ean, 2an eta 3an. Epaimahaia Reto Edison Lehiaketa osatzen duten enpresetako pertsonek osatuko dute.

Babesa tokiko talentuari

BiscayTIK Fundazioa Movilforumekin eta Reto Edison Lehiaketarekin lankidetzan arituko da, eskura dituen tresna guztien bitartez, teknologiaren esparruan Bizkaian dagoen talentua sustatzeko eta bultzatzeko duen konpromiso irmoagatik.

Ez da ezinbestekoa hackathonean parte hartzea Reto Edison Lehiaketan ideia bat aurkezteko; hortaz, BiscayTIK Fundazioak animatu egiten ditu ekintzaile guztiak enpresa zein partikularrentzat irekita dagoen aukera hau baliatzera.

Movilforum IoT Hackathon ekimaren agenda eta inskripzio-formularioa

Reto Edison Lehiaketa

Reto Edison Lehiaketaren oinarriak

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA