BiscayTIK Fundazioa - UdaTIK Informatika Udalekuaren bigarren edizioa antolatu du BiscayTIK Fundazioak

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

BiscayTIK Fundazioak (Bizkaiko Foru Aldundiarena) UdaTIK udalekuaren bigarren edizioa antolatu du bere egoitzan. Informatika udaleku bat da, doakoa, teknologian eta informatikan interesa duten 30 gaztek hainbat alor (programazioa, diseinu grafikoa eta Internet) landu ditzaten, aurreko ezagutzarik izan beharrik gabe.

Teknologia campusak BiscayTIKen

UdaTIK Getxon izango da, BiscayTIK Fundazioaren instalazioetan, bi astez, uztailaren 6tik 17ra, goizez, 09:30etik 14:00etara. Proposamena Bizkaian bizi diren 9 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago.

Aplikazioak eta jokoak programatzen ikasiko dute informatika udalekuan, eta, horrez gain, besteak beste, scratch, WiMi5, inkscape eta gimp tresnak erabiltzen ere ikasiko dute. Era berean, taldean egingo dute lan, sormena sustatzeko asmoz. Haien arteko komunikazioa euskaraz izango da, eta tresnak, berriz, ingelesez egongo dira.

Teoriatik harago joateko helburuz, campusean hainbat erakundetako ordezkariak izango dira: WiMi5, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa eta Athletic Clubeko ordezkariak, hain zuzen ere. Sektorean bizi izan dituzten esperientzia pertsonalen berri emango diete neska-mutilei. Beste jardunaldi batean, Bake Eder Ezagutza Zentroaren instalazioak bisitatuko dituzte. Bertan, teknologiaren eta zerbitzuen esparruko hainbat enpresa daude finkatuta.

Nola eman izena UdaTIK udalekuan

Inskripzioa ekainaren 8ko 12:00etatik ekainaren 30era arte egin ahal izango da. Plaza bat eskatzeko, inskripzio orria (PDF 114KB) bidali beharko da, tutoreak sinatuta, udatik@bizkaia.eu helbidera. Eskaera guztiei erantzungo zaie, eta inskripzioen helduera-ordena errespetatuko da, bai onartutakoen kasuan, bai itxaron-zerrendaren kasuan.

Inskripzioa bakarka edo taldeka egin ahal izango da. Azken kasuan, taldeko lehen gaztearen arduradunaren sinadura gehitu beharko da. Gehienez ere, 3 pertsonako taldeak onartuko dira. Lan-saioak 15 pertsonako taldeetan egingo dira. Gehienez, 30 plaza, eta, gutxienez, 9 plaza okupatu beharko dira prestakuntza eman ahal izateko.

Liburuxka (PDF 966KB)

Agenda (PDF 118KB)

Arautegia (PDF 170KB)

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA