BiscayTIK Fundazioa - UPV/EHUren Udako Ikastaroen edizio berria BiscayTIK-en, ekainean

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

BiscayTIK Fundazioak Euskal Herriko Unibertsitatearekin lortutako akordioari esker, Bake Eder Ezagutza Zentroan, BiscayTIK-en egoitzan, izango da aurten, berriro ere, UPV/EHUren Udako Ikastaroen marketin digitalari buruzko prestakuntza.

Ekainaren bukaeran, BiscayTIK Fundazioaren egoitzan izango dira UPV/EHUren Udako Ikastaroak, hirugarren urtez jarraian. Udako ikastaroek helburu nagusi bat dute, hain zuzen ere, unibertsitatea zabaltzea eta etengabeko prestakuntza lantzea, gai ugariz osatutako programa baten bitartez.

Aurreko edizioetan gertatu bezala, BiscayTIK-eko jardunaldiak marketin digitalari buruzkoak izango dira, Informazioaren eta Komunikazioaren Zientzien barruan. Hiru egunetan zehar, SEO eta SEM aztertuko dituzte hainbat adituk, bai eta Internet bidezko komunikazioaren beste zenbait sekretu ere.

Udako ikastaroak BiscayTIK-en

Nola lortu benetako ikusgaitasuna Interneten? Web posizionamendua gudua da, eta horretan ari dira borrokan enpresak, produktuak eta zerbitzuak.

Ekainaren 29an eta 30ean eta uztailaren 1ean izango da BiscayTIK-en UPV/EHUren "Marketin digitaleko estrategiak" izenburuko Udako Ikastaroa. Jardunaldi horretan, SEO (Search Engine Optimization) eta SEM (Search Engine Marketing) estrategietan ezinbestekoak diren tresnak izango dira protagonista.

Arrasto digitalari nola heldu eta marka pertsonalaren irazkortasuna nola bilatu lantzera bideratuta dago ikastaroa.

Marketin Digitaleko Estrategiei buruzko programa

BiscayTIK-en programatutako UPV/EHUren jardunaldiak goizeko 09:00etan hasi eta 13:30ean amaituko dira. Ekainaren 29an, astelehenean, eta uztailaren 1ean, asteazkenean, SEO, marketin digitaleko estrategiak eta sareko segurtasuna landuko dira bereziki, Xavier Colomés Fornós, Javier Gosende S.L., Noel Barral Casarrubios, Natzir Turrado Ruiz eta Selva María Orejón adituen eskutik.

Ekainaren 30ean, asteartean, SEMari (Search Engine Marketing) eskainiko zaio jardunaldia, Sergio Falcónen eskutik.

BiskayTIK-en programatutako UPV/EHUren Udako Ikastaroen matrikula leku guztiak bete arte egongo da zabalik. Informazio gehiago lortzeko eta matrikulak online egiteko, jo ezazu "Mr. Google-ren boterea: Marketin Digitaleko estrategiak" ikastaroaren webgune ofizialera.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA