BiscayTIK Fundazioa - Start BiscayApp lehiaketak bere finalistak Bildu ditu sari banaketa Galan

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Galan lehiaketaren aplikazio irabazleari, Bizkaiko aplikazio onenari eta kategoria bakoitzeko aplikazioei sariek banatu zizkieten.

Finalista bakoitzak bere aplikazioaren aurkezpen laburra egin zuen behin betiko epaitzaren aurretik, lehiaketaren webgune ofizialetik streaming bidez eskaini zena.

Ekitaldiaren jarraitzaileek bere gustuko aplikazioen alde botoa eman zuten Twitterren bidez.

Azken epaitza herri bozketa eta epaimahaiaren bozketa batu zituen.

Pasa den otsailaren 28 jakinarazi zen Bizkaiko Foru Aldundiaren Jabetzakoa den BiscayTIK Fundazioak sustatutako Start BiscayAPP lehiaketaren epaitza.

Finalistak, epaimahai kideak eta bertaratu nahi zuen publikoa BiscayTIKen egoitza den Bake-Eder Ezagutza Zentroaren Auditoriumean elkartu ziren.

Herri bozketa Twitterren

Start BiscayApp lehiaketaren finalistak oholtzara igo ziren eta bere hautagaitza defendatzeko aurkezpen labur bat egin zuen epaimahaiaren eta bilduta zeuden guztien aurrean, baita streaming-en bidez ikusten ari zirenen aurrean ere.

Bertaratu zen publikoak eta ekitaldiaren edozein jarraitzailek bere gustuko aplikazioaren alde bozkatzeko aukera eduki zuten Twitterren erabiliz, horretarako propio sortutako eta ekitaldiaren bitartean argitaratu ziren hashtags batzuen bidez.

Aurkezpenaren ostean app-en monetizazioaren aukeren inguruko mahai inguru interesgarri bat egin zen, publikoaren parte-hartze aktiboarekin.

Start BiscayApp irabazleak

Herri bozketak, epaimahaiaren bozketarekin batera, lehiaketaren irabazleak baita Start BiscayApp 2014 Aplikazio Lehiaketaren kategoria bakoitzeko irabazleak ere zeintzuk ziren aukeratu zituen.

Irabazleen behin betiko zerrenda horrela geratu zen:

  • Start BiscayApp Aplikazio irabazlea: TTS Aholab
  • Aisialdia Kategoria: Surf Search Spot
  • Administrazioa eta Smart City Kategoria: Mutualia
  • Produktibitatea Kategoria: Perpetuall
  • Hezkuntza eta Berrikuntza Kategoria: TTS Aholab
  • Merkataritza Kategoria: Warantum
  • Bizkaiko aplikaziorik Onena: TTS Aholab

Galaren Streaming bideoa osorik ikus daiteke Start BiscayApp Lehiaketaren webgunean.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA