BiscayTIK Fundazioa - Start BiscayApp lehiaketaren irabazleak otsailaren 28 ezagutuko dira

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Start BiscayApp lehiaketaren sari banaketa ospakizuna datorren otsailaren 28an egingo da.

100 inskripzio baino gehiago erregistratu eta 22.000 bisita baino gehiago eduki eta gero, azken galan aplikaziorik onenak bilduko dira eta horien artean 2014ko edizioaren irabazleak aukeratuko dira.

Larunbata goiz osoan zehar lehiaketaren finalistek bere proiektuak aurkeztuko dituzte epaimahaiaren ordezkari batzuen aurrean. Guztira 15 aplikazio aisialdia, merkataritza, administrazio eta smart city, produktibitate eta hezkuntza eta berrikuntza esparruetakoak, eta horien artean kategoria bakoitzeko irabazle bat eta irabazle globala aterako dira.

Horretaz gain, ekitaldi hau osatzeko aplikazioetatik onura ekonomikoa nola ateratzeari buruzko mahai inguru bat egingo da. Horretarako, mahai inguru horretan gaur egun etekin gehien sortzen ari diren aplikazioen esparruetako: jokoak, erosketak, dating eta musika, hainbat aditu egongo dira.

Argibide gehiagorako sar zaitez lehiaketaren webgune ofizialean: app.biscaytik.eu.

Egitaraua - Larunbata, otsailak 28:

9:00-9:15:
Irekiera instituzionala.
Ekitaldiaren aurkezpena - Arantza Garcés.

  • Gai zerrendaren aurkezpena.
  • Bozkatzeko sistemaren azalpena.

9:15-10:45: Aplikazioen aurkezpena kategoria bakoitzeko finalistek.

  • Aisialdia kategoria.
  • Merkataritza kategoria.
  • Administrazioa eta Smart City kategoria.
  • Produktibitatea kategoria.
  • Hezkuntza eta berrikuntza kategoria.

10:45-11:15: Atsedenaldia - Coffee Break

11:15-12:45: Mahai ingurua: Aplikazio mugikorretatik nola lortu etekin ekonomikoak - Monetizazioa.

  • Dating - Hizlari konbidatua: Anne Amorebieta, Meettrace.
  • Jokoak - Hizlari gonbidatua: Jon Beltrán, Digital Legends.
  • Musika - Hizlari gonbidatua: Ander Gogorza, Beat & Chat.
  • Erosketak - Hizlari gonbidatua: Kepa Apraiz, Boletus.

12:45-13:00: Etenaldia.

13:00-13:30: Sari banaketa:

  • Sari bana kategoria bakoitzeko irabazleari.
  • Sari bat irabazle globalari.
  • Sari bat Bizkaiko app onenari.

Deskargatu egitaraua (JPG 66KB)

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA