BiscayTIK Fundazioa - Abian da Sestao Zabaltzen, BiscayTIK-ek herritarren parte-hartzea sustatzeko sortu duen on line-ko plataforma

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

BiscayTIK Fundazioak eta Sestaoko udalak abian jarri dute Sestao Zabaltzen on line-ko plataforma. Webgune ireki bat da, gardentasuna bultzatzeaz gainera herritarrek udalerriaren bizitzan parte hartzea sustatzen duena. Haren helburua da gizartearen eskaerei erantzutea da, bai kalitateko tresna teknologikoen eskaera gero eta handiagoari, bai kudeaketa garden eta parte-hartzailearen eskaerari.

Udalerriaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko BiscayTIK Fundazioaren arteko beste emaitza bat gehiago da plataforma hau. Fundazioa arduratu da Sestaoko on lineko izapideak martxan jartzeaz, eta sestaoarrek oso ondo hartu dute erreminta hau, zeina 2013tik erabil daitekeen. Sestaoko alkate Josu Bergarak Sestao Zabaltzen aurkezteko ekitaldian adierazi duenez, toki-administrazioaren modernizazio-prozesuaren barruan sartu behar da agintaldi honen hasieratik martxan dagoen tresna hau.

Herritarren lankidetza

Herritarrek parte hartu duten azken ekintzei buruzko albisteak irakur daitezke Sestao Zabaltzen-en, eta, parte-hartzearen atalean, herritarrek aukera dute gaur egungo gaiei buruzko inkesten bidez iritzia emateko Internet erabiliz.

Gainera, Kalezaindu izeneko atal bat dago. Haren bidez, auzokoek helaraz diezaiokete udalari zer arazo ikusi duten kaleetan, adibidez: elementu publikoren bat ez dabilela, edo beste baten bat hobetu daitekeela.

Kalezaindu mugikorretan ere erabilgarri dago, bai Androiderako bai Iphonerako. Alkatearen hitzetan, Kalezainduri esker, parte hartzeko beste erreminta bat eskaini ahal izango diegu auzokoei, udalarekin harremanetan jar daitezen eta udalaren esku-hartzea behar duten kalte edo arazo horien berri eman diezaguten.

Atariaren helbidetik edo udalaren web-orrian bertan jarritako estekaren bidez ikus daitezke Sestao Zabaltzen plataformako zerbitzu guztiak.

Bestalde, BiscayTIK Fundazioak Udala Zabaltzen jartzen du gobernu-irekiko eta gardentasuneko ekintzak ezarri nahi dituzten udal guztien esku.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA