BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK Fundazioak saria jaso du datuen babesaren esparruan izan dituen jardun onengatik

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

BiscayTIKek Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erakundeentzako Saria jaso du, datu pertsonalak babesteko esparruan jardun onak egin dituen Euskadiko erakundea aitortzen duena.

Epaimahaiak aho batez erabaki du sari hori ematea, eta horren bidez aitortu egin da Bizkaiko toki administrazioetan datuen babesa zabaltzeko lana.

Orain arte BiscayTIK Fundazioak ehunka administraziori lagundu die DBLO eta 11/2007 Legea betetzen.

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK Fundazioak pasa den urtarrilaren 23an jaso zuen Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren II. saria Bilbon egin zen Agentzien Jardunaldiaren barruan. Izan ere, jardunaldi hau antolatu zen Bulegoaren X. urteurrena ospatzeko.

BiscayTIKen zuzendariak, Juan Antonio Martín-ek, jaso zuen datu pertsonalak babesteko esparruan jardun onak egin dituen Euskadiko erakundea aitortzeko sari hau. BiscayTIK Fundazioak aholkularitza eta babes juridikoa eskaintzen die tokiko administrazioei, sistema informatikoetan gordetako informazioa behar bezala erabili dadin. Azken urteotan 1.000 fitxategi baino gehiago sortu eta inskribatu ditu Datuak Babesteko Bulegoaren erregistroetan, eta kudeaketa-lan hori proiektura atxikita dauden Bizkaiko udalekin batera egin du. Halaber, ehunka administraziori lagundu die DBLO eta 11/2007 Legea betetzen.

Ekitaldian bertan Ibilbide Profesionalaren Saria eman zen. Emilio Guichot Reina-ri eman zitzaion, azken urteetan datuak babesteko eskubidea aztertzen eta zabaltzen egin duen lanagatik. Eta esparru honetako Hedapen-lan onenaren saria ere eman zen, El Correo eta El Diario Vasco egunkariei eman zitzaien, 2014. urtean zehar datuak babesteko eskubideari buruzko informazioa emateagatik eta eskubide hori zabaltzeagatik.

Sari-banaketa

Ekitaldia antolatu zuten hiru kontrol-agintaritzetako ordezkariek eman zizkien sariak BiscayTIK Fundazioari eta gainerako saridunei. Hauek, hain zuzen: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritza eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

Sariak banatzeko ekitaldiaren izena ondokoa izan zen: "Teknologia, pribatutasuna eta administrazioen eta enpresen datu pertsonalen kudeaketa". Bertan, datu pertsonalak babesteko esparruko adituak izan ziren. Hiru mahai-inguru izan ziren eta hiruretan jorratu ziren honako gaiak: datuen babesa eta informazio publikoa eskuratzea, datuen babesa herri administrazioetan eta prebentzioa teknologia berrien erabileran.

Ekitaldian, gainera, Datu pertsonalak babesteko esparruan inpaktua ebaluatzeko gidaliburua aurkeztu zen. Gidaliburua abenduaren 17an argitaratu zen eta haren helburua da haien produktuek eta zerbitzuek datuen babesari lotuta dituzten arriskuak identifikatzen laguntzea erakundeei.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA