BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK Fundazioak Toki Administrazioentzako Datuen Babeserako II. Jardunaldia ospatu du

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

BiscayTIK Fundazioak, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak lankidetzan antolatutako Tokiko Administrazioa eta Datuen Babesari buruzko II. Jardunaldi Irekia egin zen, abenduaren 4an, BiscayTIK Fundazioaren egoitzan.

Ekitaldian Bizkaiko hainbat udal eta toki administraziotako ordezkari eta langilek hartu zuten parte eta Bake Eder ezagutza Zentroraino hurbildu ziren, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko kide ziren zenbait aditu profesionalek irakurritako toki erakundeei berezkoak zaizkien beharrizanen inguruko txostenak entzutera.

Jardunaldiaren lehendabiziko zatian, nolabaiteko berezitasuna duten datuen tratamenduaz eta datu horiek ahazteko eskubideaz hitz egin zen, gizarte arazoak lantzen dituzten arloek esku artean erabili ohi dituztenak, esaterako.

Jardunaldiaren bigarren zatian, berriz, datuen babesari buruzko gaietan sakondu eta babes horrek administrazio publikoen kudeaketaren gardentasunarekin egin dezakeen talkaz eztabaidatu zen.

Gainera, jardunaldiaren barruan mahai-inguru bat ere egin zen, eta bertan aurretik egokitutako webgune baten bitartez iritsitako galderei erantzuten ahalegindu ziren hizlariak, baita bertan zeudenen galderei ere. Galdera gehienak toki administrazioen gardetasun-betebeharrei eta betebehar horiek datuen babesarekin edo irudiarekin egin dezakeen talkari buruzkoak izan ziren.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA