BiscayTIK Fundazioa - Aldundiak eta BiscayTIK Fundazioak sari bana jaso dute "Euskadi 2014 Informazioaren Gizartea" sarietan

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiak informazioaren gizartearen sustapena eta BiscayTIK Fundazioaren proiektua direla-eta jaso ditu sariak.

Socinfo fundazioak eta "Sociedad de la Información" aldizkariak egin dute sariotarako deia.

Bizkaiko Foru Aldundiak bi kategoriatan jaso ditu "Euskadi 2014 Informazioaren Gizartea" sariak, Socinfo fundazioak eta "Sociedad de la Información" aldizkariak antolatutakoak.

Batetik, Foru Aldundia gizartearen informazioa sustatzeagatik saritu dute, eta , bestetik, BiscayTIK Fundazioaren proiektu honengatik: Administrazio Elektronikoaren irtenbidea: arrakala teknologikoa gaindituz. Ibon Oñate Administrazioaren, Zerbitzuen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusiak eta Juan A. Martín BiscayTIKeko zuzendari gerenteak jaso dituzte sariok, "Informazioaren Gizartea Euskadin (VI): Berreskurapenerantz" atzo eguerdian izan zen mintegiaren amaiera-ekitaldian.

Sari hauen bidez, Socinfo fundazioak zabaldu nahi ditu Euskadiko administrazio publikoetan eta enpresetan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak garatzeko proiektuak, hain zuzen, teknologiak herritarren zerbitzurako erabiltzen dituztenak eta erakundeen barneko eraginkortasuna hobetzen dutenak. Bestalde, fundazioak uste du helburu garrantzitsu bat dela sektoreko profesionalek eginiko lan ona aintzat hartzea.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA