BiscayTIK Fundazioa - Lander Aiarza Derioko alkateak lehenengo topaketa birtuala egin du herritarren galderak erantzunez

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Iragan astean Bizkaiko Foru Aldundiko BiscayTIK Fundazioak eta Derioko Udalak Derio Zabaltzen online plataforma aurkeztu zuten. Ekimen honek, herritarren eta udalaren arteko harremana estutzea eta erabateko gardentasun administratiboa lortzea du helburu.

BiscayTIK Fundazioak gobernu ireki eta gardentasuna sustatzeko ekimenak ezarri nahi ditu Bizkaiko udalerri guztietan, eta Udala Zabaltzen plataforma honek bete-betean betetzen ditu ezaugarriok.

Gaur goizean, Lander Aiarzak ordu biko solasaldia egin du herritarrekin proiektu honen barruan dagoen lehen topaketa birtualean.

Modu arin eta hurbilean, hasierako arazo teknikoak gaindituta, alkateak ez du erantzun gabeko galderarik utzi, eta orotara, 33 erantzun eman ditu. Alkateak berak azken agurrean esan duenez, "erabateko arrakasta" izan du ekimenak.

Gauzak horrela,  Aiarzak berak adierazi duen bezala, bigarren topaketa birtualak datorren irailean izango du lekua alkatearen agendan.

Hala ere, alkateak topagunean bertan berretsi egin du, hurrengo topaketa egin arte, ohi bezala, eskaera eginez gero, bere bulegoan ere hartuko dituela herritarrak; eta pozik agertu da teknologia berriek irekitzen dituzten bide berriak herritarrentzako zerbitzuak hobetzeko eta gardentasunarekiko duen konpromisoa betetzeko aukera ematen diotelako.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA