BiscayTIK Fundazioa - UdaTIK: udaleku teknologikoa Bizkaiko gazteriari zuzenduta

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiko BiscayTIK Fundazioak aurtengo udarako UdaTIK udalekuak jarri ditu martxan. Proposamen aitzindari hau teknologian interesa duten gazteei zuzenduta dago, sormena, irudi digitala eta teknologia berriak lantzeko aukera eskaintzen da, aurretik inolako ezagutza izan beharrik gabe. Parte hartzaileek gune ludikoa eta didaktikoa aurkituko dute programazioarekin, diseinu grafikoa eta interneten munduarekin lotutako oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko.

Udaleku teknologikoak BiscayTIKen

UdaTIK udalekua BiscayTIK Fundazioaren egoitzan egingo da, Bake Eder jauregian, Getxon, bi astetan zehar, uztailaren 7tik 18ra goizeko ordutegian 9:30etik 14:00etara. Proposamen hau Bizkaiko Uribe Kostako aldeko lehen edizio pilotuan parte hartu zuten 12 eta 15 urte arteko gazteentzako pentsatuta dago, alegia, Barrika, Berango, Getxo, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz herrikoak izango dira partaideak.

Jorratuko diren gaien artean programazioa eta diseinu grafikoa aurki ditzakegu, eta sormena esparru honetan landuko da. Jokoak edo webguneak programatzen ikasiko da, eta irudiekin eta argazkiekin lan egingo da, garapenerako euskarri eta osagarri diren aldetik. Aldi berean taldeka egingo da lan, sormena sustatzeko komunikazioa euskaraz egingo den eta tresnak ingelesez egongo diren gune batean. Arestian aipatutako lehenengo zati didaktiko hau enpresei egingo diren bisitekin osatuko da, gazteek Bizkaiko errealitate teknologikoa zuzenean ezagutu dezaten.

UdaTIKen izena nola eman

Izena emateko epea ekainaren 17an irekiko da, eguerdiko 12:00etan eta plaza guztiak bete arte zabalik egongo da. Horretarako izena emateko orria (PDF 106KB) bidali beharko da, tutoreak sinaturik udatik@bizkaia.eu helbide elektronikora. Eskari guztiak erantzungo dira, idatziz edo telefonoz, eta inskripzioak sartzeko ordena gordeko da, bai onartuentzat, bai itxaron zerrendarentzat.

Inskripzioak banaka zein taldeka egin daitezke, kasu honetan taldeko lehen gaztearen arduradunaren sinadura eduki beharko du. Taldeek gehienez 3 kide izango dituzte. Lan saioak 15 pertsonekin egingo dira eta gehienez 30 plaza daude.

Informazio gehiago triptikoan (PDF 709KB) eta araudian (PDF 297KB) aurki daiteke, baita izena emateko orrian (PDF 106KB) ere.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA