BiscayTIK Fundazioa - "Derio Zabaltzen" on-line plataformaren aurkezpena, derioztarren parte hartzea errazteko sistema

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiko BiscayTIK Fundazioak eta Derioko Udalak Derio Zabaltzen online plataforma aurkeztu dute, Derioko herritar guztientzako webgune irekia, udal jardunean modu aktiboan parte hartzeko erraztasun guztiak eskaintzen dituena, udalarekin kolaboratuz eta komunikaziorako bide berriak irekiz.

Aurkezpenean Derioko alkate Lander Aiarza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Administrazioaren, Zerbitzuen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusi Ibon Oñate izan dira; Derio udalerrian online izapidetze-lanek jasotako harrera bikainaren ostean, zerbitzu berri honek aurrerapauso bat gehiago dakarrela nabarmendu dute.

Derio Zabaltzen plataforma Bizkaiko Foru Aldundiko BiscayTIK Fundazioaren eta udalaren elkarlanaren emaitza da. Hain zuzen ere, Udala Zabaltzen tresna pertsonalizatzearen ondoriozko emaitza da; BiscayTIK Fundazioak gobernu ireki eta gardentasun ekintzak ezarri nahi dituzten udal guztien esku jartzen duen online plataforma da Udala Zabaltzen. Horri esker, herritarrek parte hartzea errazten da, udalerri bakoitzerako pertsonalizatu daitekeen lanabes arin, intuitibo eta moderno baten bitartez.

Herritarren parte hartzea

Webgune berrian herritarrek parte hartzeko ekintzei buruzko azken albisteak ikusi ahalko dira. Horrez gain, herritarrek udal ordezkariekin zuzenean hitz egin ahalko dute, topaketa birtualei esker, eta iritzia eman ahalko dute gaurkotasun gaiei buruzko inkestetan, den-dena Interneten bitartez.

Gainera, Derio Zabaltzen plataformak Kalezaindu atala ere badu, udalei hiri altzarietan eta kaltetutako beste elementu publiko batzuetan gerta daitezkeen gorabeheren berri emateko online tresna aurreratua, zuzen funtzionatzen ez badute edo hobetzeko aukera baldin badago. Azken finean, atal horri esker herritarrek espazio publikoen mantentze-lanetan kolaboratu ahal izango dute.

Hori guztia ikusteko [zabaltzen.deriokoudala.net] helbidera jo behar da. Laster, udaleko webgunetik bertatik Derio Zabaltzen atarira sartzeko esteka zuzena ere egongo da.

Derioko Udaleko aplikazioa, sakelako telefonoetarako

Kalezainduk, gainera, sakelako telefonoetarako bertsioa ere badu. Smartphone bat erabiliz, derioztar orok udalera argazki eta testudun abisuak bidali ahalko ditu, matxuren edo bestelako gorabeheren berri emanez. Bestalde, ardura hori duen udal arloa abisu horri ahal bezain erantzun zuzen eta azkarrena ematen saiatuko da.

Sakelako telefonoetarako aplikazioak Android eta Apple gailuetarako bertsioak ditu. Laster Windows Phonerako ere eskuragarri egotea aurrez ikusi da.

Lander Aiarzak aurreratu du 2014ko laugarren hiruhilekoan zehar udal kudeaketako datu nabarmenenak webgune honetan jasoko direla: aurrekontuak, udalaren osaera, gastuak arloka, osoko bilkuretako aktak edota Antolamendurako Plan Nagusia, besteak beste; hala, udal gardentasunerako nazioarteko estandarrak beteko dira.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA