BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK proiektua e-administrazioan onenetarikotzat hartu izan da

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Orain dela gutxi, Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako BiscayTIK Fundazioa finalista izan da biztanleen zerbitzurako Internet eta Teknologia Berrien erabilera egokia saritzen duten estatuko bi lehiaketa garrantzitsuetan.

Internauten botoei esker BiscayTIK hiru proiektu baloratuenen artean kokatu da, apirilean eta maiatzean, hurrenez hurren, deitutako Administrazioak eta Erakunde publikoen VI Sarietan eta Internet Egunaren Sarietan.

Tokiko Administrazioan Bikaintasuna

@asLAN-ek, Sare sistemak, internet eta telekomunikazioen hornitzaileen elkarteak, sustatutako Administrazioak eta Erakunde publikoen VI Sarietan, BiscayTIK "Cloud tresnak tokiko administrazioak modernizatzeko" proiektuarekin nabarmendu zen.

Kasu honetan weben bidez bozkatu zuten arloko 456 profesionalen iritzia hartu zen kontuan, baita adituz osatutako epaimahaiarena ere. Guztion artean BiscayTIK hiru finalisten artean ipini zuten, aukeratutako 31 enpresa eta erakunde publikoen 45 arrakasta kasuen artean.

Gerora, maiatzean, Internet Erabiltzaileen Elkarteak, Informazio Gizartearen Nazioarteko Eguna zela eta, antolatzen duen Internet Egunaren Sarien sasi banaketan BiscayTIK finalista izan zen. Berriz ere, Internauten botoei esker, bozketa libre epe baten ostean, eta Epaimahaiaren erabakiari esker BiscayTIK Zerbitzu Publiko Digitalak kategorian buru izan zen.

Bizkaia eta bere enpresak

BiscayTIK Teknologia Berriak tokiko administrazioetan era globalean aplikatzeko arazoari heldu zaion lehen proiektua izan da. Sortutako ezagutza berria oso baliotsua da, bere onuragatik Bizkaiko tokiko administrazioentzat ez ezik, bakarra den aldetik, munduko edozein lekuko administrazioarentzat ere.

Bi sari horiei esker BiscayTIKek bere proiektua eta Bizkaiko enpresek garatutako ezagutzaren ahalmena ezagutarazteko aukera eduki du, arloko profesionalen aurrean ez ezik, ordezkari politiko garrantzitsuen eta enpresa, kultura eta gizarte arlokoen aurrean ere.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA