BiscayTIK Fundazioa - Herri Administrazioaren Europako Institutuak Jardunbide Egokiak direla-eta ematen duen ziurtagiria jaso du BiscayTIK proiektuak

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 
  • Azken sari horren bidez, hain zuzen ere, proiektu publiko europar berritzaile, eraginkor eta efizienteenak aitortu gura dira, krisitik ateratzeko irtenbideak ere bilatzen dituztenak.
  • Aurten Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektuak bakarrik lortu ditu bai Nazio Batuek zerbitzu publikoaren bikaintasunari ematen dion saria, bai Herri Administrazioaren Europako Institutuaren Best Practice Certificate izeneko ziurtagiria.

Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako BiscayTIK Fundazioak Jardunbide Egokien Ziurtagiria jaso du Maastrichten. Herri Administrazioaren Europako Institutuak eman dio ziurtagiria. Aitorpen hori bi urterik behin ematen da eta Europan martxan jarri diren proiektu publiko onenak saritzen ditu, efizientzia, eraginkortasuna eta berrikuntza sustatzearren egindako ahaleginagatik eta krisitik ateratzeko irtenbideak bilatzeagatik.

BiscayTIK proiektuak tokiko erakundeen kategorian lortu du Best Practice Certificate ziurtagiria, hiru hilabeteko aukeraketa-prozesu baten ondoren.

Prozesu honetan Europako 18 herrialdetako ekimenek parte hartu dute eta epaimahaiak zortzi puntu hartu ditu aintzat: berrikuntza, egokitasuna, inpaktua eta emaitzak, iraunkortasun ekonomikoa, ikasteko eta esperientzia transferitzeko gaitasuna, parte-hartzea eta proiektuko parte-hartzaileen lankidetza, ekitate soziala eta hazkunde ekonomikoaren gaineko eragina.

BiscayTIK Fundazioak Nazio Batuek zerbitzu publikoaren bikaintasunari ematen dion saria ere lortu du aurten, eta 2013an bi sariak lortu dituen erakunde bakarra da.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA