BiscayTIK Fundazioa - Herri Administrazioaren Europako Institutuak jardunbide egokiak direla-eta ematen duen ziurtagiria lortu du BiscayTIK proiektuak

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 
  • Aurten Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektuak bakarrik lortu ditu bai Nazio Batuek zerbitzu publikoaren bikaintasunari ematen dion saria, bai Herri Administrazioaren Europako Institutuaren Best Practice Certificate izeneko ziurtagiria.
  • Azken sari horren bidez , hain zuzen ere, proiektu publiko europar berritzaile, eraginkor eta efizienteenak aitortu gura dira, krisitik ateratzeko irtenbideak ere bilatzen dituztenak.

Bizkaiko Foru Aldundiak sortu zuen BiscayTIK fundazioak Herri Administrazioaren Europako Institutuak (EIPA) ematen duen Jardunbide Egokien Ziurtagiria lortu du. Aitorpen hori urte birik behin banatzen da Europako Sektore Publikoaren Sarietara aurkezten diren Europako herrialdeetako hautagaien artean aukeratuta.

Hautagai diren erakundeak hiru kategoriatan banatzen dituzte: nazionala, eskualdekoa eta tokikoa. BiscayTIK proiektuak tokiko erakundeen kategorian lortu du Best Practice Certificate ziurtagiria, antolatzaileek jarritako sailkapen-irizpideekin bat.

Herri Administrazioaren Europako Institutuaren sari horietako bakoitzean gai ezberdin bat aukeratzen da, eta laugarren edizio honetan hau zen gaia: "Denboralea saihestuz: krisi garairako irtenbide kreatiboak". Ziurtagiri horren bidez protagonismoa eman nahi zaie Europan martxan jarri diren proiektu publiko onenei, efizientzia, eraginkortasuna eta berrikuntza sustatzearren egindako ahaleginagatik eta krisitik ateratzeko irtenbideak bilatzeagatik.

Sarituak 18 herritakoak dira; aukeraketa-prozesua hiru hilabetez luzatu da, eta lau ebaluazio-fase izan ditu. Epaimahai bakoitzak zortzi puntu hartu ditu aintzat: berrikuntza, egokitasuna, inpaktua eta emaitzak, iraunkortasun ekonomikoa, ikasteko eta esperientzia transferitzeko gaitasuna, parte-hartzea eta proiektuko parte-hartzaileen lankidetza, ekitate soziala eta hazkunde ekonomikoaren gaineko eragina.

Nazio Batuek zerbitzu publikoaren bikaintasunari ematen dioten saria lortu ondoren, fundazio foralaren proiektuak beste bigarren sari hau jaso du (saria European Public Sector Award 2013 izeneko ekitaldian jasoko da, azaroaren 25ean, Maastrichten), eta, horrenbestez, ohorezko sari bi horiek lortu dituen Europako proiektu bakarra da.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA