BiscayTIK Fundazioa - Aldundiak Marketin Digitalaren mintegiaren inaugurazioan parte hartu du, EHUko Kulturbasque Udako Ikastaroen barruan

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Unai Rementeria Lehendakaritzako Diputatuak, Carmelo Garitaonandia erretoreordearekin batera, gaur goizean marketin digitalean espezializatutako mintegi baten hasieran parte hartu du, UPV/EHUren udako ikastaroen barruan, Kulturbasque, Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak antolatuak.

Bake Eder jauregiak, BiscayTIK fundazioaren egoitzak, hiru egunez ikastaro hau hartuko du, "Bilatzaileei buruzko espezializazioa: nola lortu Google-k zu maitatzea" izenburuarekin, UPV/EHUk eskaintzen dituen ikastaroetako on line marketinaren zikloaren barruan.

Unai Rementeriak hitza hartu du eta Euskadin talentuaren sustapenak duen garrantzia gogora ekarri du, XXI. mendeko jakintzaren ekonomiarako funtsezkoa delako. Horregatik, foru erakundeak inbertsio handia egiten du berrikuntzan eta herritarren prestakuntzan eta, era berean, talentua Euskadin eta Bizkaian gera dadin lortzeko.

Ildo honetan BiscayTIK fundazioa sortu zen, herritarren eta elkarteen artean teknologia berrien ezagutza eta erabilera sustatzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen BiscayTIK proiektuaren bitartez, teknologia berriak toki administrazioei eraginkorragoak izaten laguntzeko eta herritarren eta administrazioaren arteko harremanak hobetzeko erabiltzen dira.

Mintegiak, gaur goizean aurkeztu denak, marketin digitala du xede. Lan tresna honek erakundeen gardentasuna aztertzeko eta hobetzeko bidea eskaintzen digu. Lehenengo saioan, Social Media Marketing delakoan, Gerrilla Marketina delakoan eta Neurketa eta emaitzetan sakondu dute Gonzalo Ibáñez (Kanlliko CEO), Fernando Monzón (3Lemon enpresakoa) eta Johana Cavalcanti (IOReko CEO) adituek, hurrenez hurren. Hurrengo saioetan, ostegunean eta ostiralean, SEMari eta SEOari buruz jardungo da. Horretarako, Google-ko Ignacio Hurtado, Wenceslao García, Sr. Muñoz, Tito Juan e Ismael El-Qusdi izango ditugu gurekin.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA