BiscayTIK Fundazioa - Bizkaiko Foru Aldundiak BiscayTIK proiektua aurkeztu die Kolonbiako erakundeetako zenbait ordezkariri

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Saileko eta BiscayTIK fundazioko ordezkari talde batek Kolonbiarako bidaia egin du, hainbat lan-bilera egiteko Kolonbiako Gobernuko ordezkariekin, Ogasun Ministerioko Laguntza Fiskaleko Zuzendaritzako buruarekin eta Administrazio Publikoko Goi mailako Eskolako zuzendari nagusiarekin.

Findeter bankuarekin Bizkaian izandako harremanetatik sortu da misio instituzional hau. Kolonbiako Gobernuak herrialdearen garapenari laguntzeko bankua da Findeter, eta kredituak emanez laguntzen die erakunde publikoei, beren herritarren aldeko hobekuntzak egiteko.

Bada, aurreko bilera horien ondorioz sortu da misio instituzional hau, zeina lagungarria izan den, era berean, harremanak izateko bertako gobernuko beste ordezkari batzuekin. Horietako bat Kolonbiako Teknologia ministroa izan da, eta hark interesa erakutsi du ezagutzeko fundazioak egiten duen lana eta Bizkaiko erakundeek berrikuntza teknologikoaren arloan egindako beharra.

Kolonbiara egindako bidaian zehar, BiscayTIK proiektuak duen lan-eredua aurkeztez gainera, PEREIRA TERRITORIO INTELIGENTE Foroan hartu du parte foru erakundeak, non erakutsi den zer egiteko betetzen duten teknologia berriek hirien eta haietako biztanleen bizi-kalitatearen garapenean Topaketa horretan beren esperientziak azaldu dituzte hainbat erakundetako ordezkariek, berbarako, hauek: Kolonbiako Etxebizitza ministroak, Pereirako alkateak, Risaralda departamentuko gobernadoreak, Findeter bankuko presidenteak eta Microsoft enpresak goraka ari diren merkatuetarako duen garapen-taldeko presidenteak. 400.000 biztanletik gorako udalerri garrantzitsua da Kolonbiako Pereira, eta bertan daude Kolonbiako Estatuko hainbat erakunde garrantzitsuren, enpresa publikoren eta erakunderen egoitzak; ingurune oso egokia da, beraz, BiscayTIK aurkezten duen moduko garapen teknologikorako eredu batentzat.

Bizkaiaren nazioarteko proiekzioa

Bizkaiko Aldundiaren BiscayTIK proiektuaren nazioarteko proiekzioak NBEren onirizpena jaso du, ekimen horrek zerbitzu publikoa hobetzea lortu duela aitortu baitiote. Foru erakundeko ordezkariek Manaman, Bahreingo hiriburuan, egingo den ekitaldi batean jasoko dute saria, ostegun honetan bertan, ekainaren 27an.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA