BiscayTIK Fundazioa - Aldundiak BiscayTIK proiektuaren bidez herritarrekiko harremanak hobetzen laguntzen die 101 udali eta 8 mankomunitateri

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 
  • Lurralde Historiko osoko udal administrazioen tresnak homogeneizatzea lortu da proiektu horretan.
  • Toki entitateok barne-kudeaketa hobetu dute eta herritarrekiko harremanetarako bide berriak ezarri dituzte.
  • Udalen web atari berrien diseinuari esker herritarrek Internet bidez egin ditzakete udalekiko izapide ia guztiak.

Bizkaiko Foru Aldundiak sendotu egin du lurralde historikoko administrazio publikoa modernizatzeko bere helburua, guztira 101 udal eta 8 mankomunitate atxiki baitzaizkio BiscayTIK proiektuari. Proiektuko zerrendan sartzen lehenak izan ziren Abanto Zierbenako, Balmasedako, Mundakako eta Galdakaoko udalak, Arratiako Mankomunitatearekin batera. Gaur egun Izurtzako, Atxondoko eta Otxandioko udalek ixten dute zerrenda hori.

Tresna berriei esker toki entitateok barne-kudeaketa hobetu dute eta herritarrekiko harremanetarako bide berriak ezarri dituzte. Azken batean, Aldundiak lankidetza horri emandako bultzadaren emaitza gisa, lurralde osoko udal administrazioen tresnak homogeneizatu egiten dira, administrazioak hobetu egiten ditu bere zerbitzuak udalen web orrien bitartez, eta tramitazio elektronikoa herritarren eskura jartzen da.

Azken 5 urteotan proiektuari atxiki zaizkion udal eta mankomunitate guztien informazio sistemen kudeaketa koordinatuari eustea da Fundazioaren ardura. Gainera, udalei aukera eman zaie euren barne-aplikazio informatikoak pixkanaka berritzeko: sarrera eta irteeren erregistroa, biztanleen errolda, espedienteen kudeaketa eta giza baliabideen edo nominen kudeaketa. Web orriak erabiliz honezkero 1.013.526 erregistro egin dira eta 555.135 errolda-agiri eman dira, guztira.

Era berean, proiektuari atxikitako udalek euren web atariak berritzeko aukera izan dute, herritarrek Internet bidez egin ahal izan ditzaten udalekiko izapide ia guztiak. Horretarako sinadura elektronikoa eta agiritegi digitala erabiltzen dira, beste sistema batzuen artean.

Foru Aldundiak, programa horren bitartez, herritarrei aukera eskaintzen die izapideak nork bere ordenagailutik eta noiznahi egiteko, bulegora joan eta ilaran itxaron beharrik izan gabe. Dagoeneko 6.963 izapide egin dira udalen web orrien bidez.

BiscayTIK Fundazioak, udal zerbitzu horiek eskaintzeaz gainera, eurak erabiltzeko behar diren tresnak ematen dizkie herritarrei. Horretarako, mantendu egingo da @bizkaia.eu posta zerbitzu elektronikoa, dagoeneko 66.000tik gora erabiltzaile baititu, baita disko gogor digital bat eta pasaporte digital bat ere.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA