BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK-ek Brasilgo udalerri berritzaileeneko ordezkaritza bat hartu du

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 
  • BiscayTIK Fundazioak eta GAIA Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkarteak harrera egin diete Bizkaiko aurrerapen teknologikoan eta berrikuntza oinarritutako aurrera egiteko eredua ezagutu nahi duten Brasilgo ordezkari batzuei.
  • Três Riosek Brasilgo udalerri berritzaileenaren saria jaso berri du.

BiscayTIK Fundazioak eta GAIA Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkarteak Brasilgo Três Rios udalerriko ordezkaritza bat hartu dute. Udal horrek Brasilgo udalerri berritzaileenaren saria eskuratu du duela gutxi eta Bizkaiko Lurralde Historikoa bisitatzeko eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako BiscayTIK proiektua zuzenean ezagutzeko interesa erakutsi du, gero, planteatutako eredu hori bere eskualdean etorkizunean egin daitezkeen jarduketetan erabiltzeko. 

Unai Rementeria Lehendakaritzako foru diputatuak, Ibon Oñate Administrazioaren, Zerbitzuen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusiak, Juan Antonio Martin BiscayTIK Fundazioko zuzendariak eta Tomas Iriondo GAIA elkarteko zuzendari orokorrak egin diote harrera pertsona hauek osatutako ordezkaritzari: Carla Nasser Monerat, Três Rioseko Udaleko Hezkuntza idazkaria; Sebastiao Luis Oliveria Médici, udalerriko prokuradore nagusia, eta Leonardo da Silva Jacob, Plangintzako idazkaria. Haiekin etorri da GAIAk Brasilen daukan ordezkaria, Beatriz Crespo.

BiscayTIK Fundazioak bere lana ezagutzera emateko eta Bizkaia gure mugetatik kanpo kokatzen laguntzeko egin ohi dituen jardueren barruan sartzen da bisita hau. Oraingoan, Três Rioseko ordezkariek fundazioaren instalazioak (Bake Eder) bisitatu dituzte, eta tokiko administrazio elektronikoaren arloan proiektuak izan dituen esperientziak ezagutu ahal izan dituzte zuzenean. Izan ere, fundazioa erreferente da nazioartean arlo honetan.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA