BiscayTIK Fundazioa - NBE-ren sektore publikoko bikaintasun saria jaso du BiscayTIK-ek

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 
  • Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako fundazioari toki administrazioa modernizatzeko eta teknologia berriak hiritarrengana hurbiltzeko egin duen lanaren aitorpena egin zaio sari honen bidez.
  • BiscayTIK proiektuak Europako eta Ipar Amerikako hainbat erakunderekin lehiatu behar izan da.
  • Sariak emateko ekitaldia Bahraingo Manama hiriburuan izango da, ekainaren 27an, Nazio Batuen Zerbitzu Publikoko Forumaren ospakizunen barruan.

Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako BiscayTIK Fundazioak Nazio Batuek urtero ematen dituzten Zerbitzu Publikorako Sarietako bat jaso du. Sektore publikoko bikaintasunari ematen zaion nazioarteko aitorpenik garrantzitsuena da, eta zerbitzu publikoko erakundeek mundu guztiko herrialdeetako administrazio publikoen eraginkortasuna hobetzeko egindako sortze-ekimenak saritzen ditu.

Lau hilabetez, mundu guztiko hainbat erakunde lehian aritu dira, aitorpen horietako bat lortzeko. Kasu honetan, Europa eta Ipar Amerikako hainbat erakundetako hautagaiekin lehiatu da BiscayTIK, Nazio Batuek bost herrialde-multzo nagusi zehazten baitituzte, garapen-maila ezberdinetako herrialdeen izendapenak berdintze aldera.

Fundazio honen proiektuak toki eta nazioarteko erakunde askoren laguntza izan du, eta Euskal Udalerrien Elkarteak (UDEL) aurkeztutako hautagaitzari esker sartu da sarietarako lehian. EUDEL izan zen BiscayTIKen lana "zerbitzu publikoen prestazioa hobetuz" mailara aurkezteko ekimenaren sustatzailea.

Lehiaren lehendabiziko pausoak gainditu ostean, Fundazioak Ikerketa eta Telekomunikazio Zentroen Iberamerikako Elkartearen (AHCIET) eta oraintsu bere lanagatik BiscayTIK saritu duen Europako Proiektuen Elkartearen (EPE) laguntza-gutunak aurkeztu zituen, epaimahai ezberdinek eskatutako dokumentazioaren barruan.

Duela hamar urte hasita, Nazio Batuek urtero gehienez 50 sari, eman ohi ditu. Aurtengo edizioan kategoria batzuk eman barik geratu dira eta azkenean 47 izan dira guztira banatutako sariak, bat BiscayTIK Fundazioari, toki administrazioa modernizatzeko eta teknologia berriak herritarrengana hurbiltzeko egindako lanagatik.

Sariak emateko ekitaldia datorren ekainaren 27an izango da, Bahraingo hiriburuan, Manama hirian, Nazio Batuen Zerbitzu Publikoko Forumean, Nazio Batuen Zerbitzu Publikoaren Egunaren ospakizunaren barruan.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA