BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK Fundazioak bere webgunea berritu du

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

BiscayTIK Fundazioak, modernizazioaren BiscayTIK Fundazioak, modernizazioaren aldeko etengabeko apustuan, webgune berritu bat aurkezten du, eta maiatzaren 21etik, asteartetik, aurrera erabiltzaile guztien eskura dago. Atari berria gardentasun eta hurbiltasun erreferentea izateko herritar guztiei informaziora sarbidea errazteko xedeaz sortu da.

www.biscaytik.eu webgunearen barruan proiektua osatzen duten zutabe desberdinen arabera egitaraturik dauden eduki ugari aurkituko duguBake Eder Ezagutza Zentroa, administrazio elektronikoa, BiscayTIK Business School eta bizkaia.eu doako posta elektronikoa. Era berean, plataforma hau Fundazioa eta biztanleria, enpresak eta Tokiko Administrazioen arteko komunikabide bat da, eta jasotzaile horiek eskaintzen diren baliabide desberdinetatik etekina atera dezakete.

Gardentasuna funtsezkoa da BiscayTIKentzat, beraz, webgune berri honi esker, erabiltzaileek Fundazioaren inguruan sortzen den informazioa lehen eskutik ezagutuko dute. Bake Eder Ezagutza Zentroan antolatzen den gertaera egutegia, udal administrazio berrien atxikimendua proiektuari edo Tokiko Administrazioan ezartzen ari diren aurrerapenak, dira herritarrek atari honetan eskura izango dituzten daturen batzuk.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA