BiscayTIK Fundazioa - Elorrio izango da Aldundiak bultzatutako Udala Zabaltzen plataforma martxan jarriko duen lehenengo udala

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 
  • Elorrioko Udala izango da BiscayTIK fundazioak bultzatutako plataforma horrek eskaintzen dituen aukerak erabiliko dituen lehenengo toki-administrazioa.
  • Bizkaiko Foru Aldundiak administrazioaren gardentasuna sendotzeko duen estrategiaren barruan sartzen da Udala Zabaltzen plataforma.
  • Hain zuzen ere, gardentasun atalean udalen arlo hauetako informazioa argitaratuko da: udal-korporazioari buruzko informazioa, informazio ekonomiko-finantzarioa eta gardentasunaren inguruko beste adierazle batzuk.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Elorrioko Udalak gardentasunari buruzko atal berri bat ezarri dute udalaren webean: www.elorrio.net. Udal hau da BiscayTIK fundazioak kudeatzen duen Udala Zabaltzen plataforma Bizkaiko Lurralde Historikoan erabiliko duen lehenengo administrazioa.

Lehendakaritzako diputatu Unai Rementeriak eta Elorrioko alkate Ana Otaduik aurkeztu dute atal hau, zeinaren bidez herritarren eskura jarriko diren bai udal-korporazioari buruzko edukiak, bai informazio ekonomiko-finantzarioa, bai kontratazio-prozedurak, bai eta beste gardentasunaren inguruko beste adierazle batzuk ere.

Gardentasunean eta herritarren parte-hartzeari dagokionez aparteko maila jadestea jarri dio Bizkaiko Foru Aldundiak bere buruari legegintzaldi honetarako arau. Horrela, eta zerbitzu publikoa ematearren betiere, BiscayTIKek eskaintzen dituen teknologia eta mekanismo berriekin piztu eta sendotu egiten da kudeaketa gardena egiteko konpromiso publikoa, hala Foru Aldundiaren partetik, nola gure lurralde historikoko gainerako toki-administrazioen partetik.

Teknologia berrien garapena dela medio, dinamiko, jarraitu eta kreatiboagoak dira herritarrek parte hartzeko bideak. BiscayTIKek sortutako Udala Zabaltzen plataforma bezalako mekanismoei esker, harreman hobea eta eraginkortasun, segurtasun eta gardentasun maila handiagoak lortzen dira administrazio-prozeduretan.

BiscayTIK proiektua

Bizkaiko Foru Aldundia, BiscayTIK fundazioaren bidez, Bizkaiko 105 udaletako barruko aplikazio informatikoez arduratzen da. Udal horien artean Elorrio dago. Orain dela urtebete batu zen udala BiscayTIK proiektura, hala web orria kudeatzeko, nola udalaren barruko kudeaketarako. Hots, proiektu horren barruan sartu diren zenbait udal-tramiteren aplikazioak, besteak beste, hauek: udal-errolda, espedienteen kudeaketa eta giza baliabide eta nominen kudeaketa.

Udala Zabaltzen plataforma ari da garatzen BiscayTIK fundazioa, gardentasun handiagoa eta herritarren parte-hartze eta lankidetza handiagoa lortu ahal dezaten udal eta mankomunitateek.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA