BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK, Nazio Batuek Zerbitzu Publikoari ematen dioten UNPSA sarietako finalean

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

BiscayTIK proiektua Nazio Batuek Zerbitzu Publikoan bikaintasuna aitortzeko ematen duten UNPSA sarietako finalera iritsi da, aurreko bi galbaheak gainditu ostean. Sari honen bidez Administrazioa mundu mailan hobetzeko erakunde publikoek egindako lana saritzen da.

Ebaluazio prozedura urtarrilean hasi zen, hautagaiak aurkezteko epea bukatu eta gero. Adituez zein NBEko kidez osatutako epaimahaiak hautagai bakoitzak aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta ebaluatu dute, hiru hilabetez.

Azken fase honetako epaimahaia Nazio Batuetako Administrazio Publiko Adituen Batzordeak osatzen du. Honako hau NBEko Giza eta Ekonomia Kontseiluaren organo subsidiarioa da, eta finalistak aztertutakoan saria norentzat izango den erabakiko du.

Azken erabakia maiatzean zehar ezagutu daiteke eta saria ekainaren 23an, Zerbitzu Publikoaren Nazioarteko Egunean, emango da.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA