BiscayTIK Fundazioa - "Emakume konektatuta" hainbat emakumek IKTren arloan izandako lan bizipenen inguruko jardunaldia

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

Ainhoa Ezeiza, Isabel Urbano eta Mertxe J. Badiola 

Internet&Euskadi Elkarteak BiscayTIK Fundazioaren egoitza den Bake Eder Ezagutza Zentroa aukeratu zuen "Emakume konektatuta" izeneko mahai ingurua egiteko pasa den martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Bi mahai inguru egin ziren eta bertan zazpi emakumek Teknologia Berrien eta Interneten inguruan haiek izandako lan bizipenak azaldu zituzten.

Lehenengo mahaian Ainhoa Ezeiza, Isabel Urbano eta Mertxe J. Badiola bildu ziren eta hiru galderei buruz aritu ziren: "Nola uste duzue Internetek lagundu diezaiokeela emakumeari lan munduan?", "Zein da emakumeek egiten duten Interneten erabilera hezkuntza arloan?" eta "Zeintzuk dira emakumeek erabiltzen dituzten sare sozialak bere heziketarako?".

Atsedenaldi baten ostean, Arantza Mesa, Ruth Salas eta Ana Echevarria bigarren eztabaida taldea osatu zuten, Marta Morenoren gidaritzapean. Oraingo onetan teknologiak lan jakin batzuk nola errazten dituzten eta arlo berrietara sartzea ahalbideratzen duten, baita dakartzan arriskuen inguruan aritu ziren.

Ekitaldia amaitu baino lehen bertaratutakoek minutu bateko isilunea egin zuten emakumeen aurkako indarkeriaren kontra protestatzeko www.minutesforwomen.org.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA