BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIKek European Projects Awards lehiaketa irabazi du, tokiko eta lurraldeko garapena sustatzeagatik

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

Handitu argazkia 

Joan den azaroaren 16an BiscayTIKek European Projects Awards lehiaketan Tokiko eta Lurraldeko garapenerako proiekturik onena saria lortu zuen Abian dauden Proiektu mailan. Sari hauen bidez European Projects Association-ek bigarren urtez jarraian, pertsonek, erakunde publikoek eta pribatuek har dituzten Europar Batasunaren garapenerako eredu eta trakzio-indar ekimenak saritu ditu.

Sarien hautaketaren lehen fasea herri-bozketaren bidez egiten da. Bigarren txandara 50 boto gutxienez lortu dutenek besterik ez dira pasatu. European Projects Association-a Europako ikertzaile eta profesionalen Facebook-eko orrialdeaz, My-Europa.eu plataformaz baliatzen da plataformako kideek (profesional, ikertzaile eta zientzialari europarrek) gustuko duten proiektuari botoa eman ahal dezaten.

Bigarren edizio honetan 200 proiektu inguru aurkeztu ziren ideiak, abian dauden proiektuak eta amaiturik dauden proiektu guztiak kontuan hartuta. BiscayTIK finalista izan zen herri-bozketari esker, bigarren fasera pasatuz automatikoki. Fase honetako epaimahaia Europako adituek eta profesionalek osatu zuten eta haiek erabaki zuten zeintzuk izan behar zuten saria merezi zuten proiektuek.

Epaimahaiak aukeratutako proiektuek komunitatearengan, lurraldeko eta tokiko ekonomiarengan eta politikarengan zuten eragina aintzat hartu eta gero BiscayTIK-en alde egin zuen; lankidetza eredu eraginkorrena; komunikazio planik onena eta erabilitako metodologiarik onena, bakoitzak bere aplikazio arloan.

BiscayTIK-ek European Projects Awards sarien banaketa zeremonian hartuko du parte Bruselan azaroaren 28an. Saria garaikur bat, adituek eskainitako prestakuntza teknikoa eskuratzeko bidea eta proiektu irabazlea Europan zehar, maila gorenean, ezagutarazteko komunikazio plan bat da. Azken puntu honekin gainera, BiscayTIK-en oinarrizko xedetariko bat betetzen da: Bizkaia eta bere enpresak nazioartean ezagutaraztea, eta BiscayTIK tokiko administrazio elektronikoan nazioarteko erreferente bihurtzea.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA